Euripean inauguratu dute Armeria Eskola Plaza

Euripean inauguratu dute Armeria Eskola Plaza
2012/04/14 00:00 eta kitto!

Armeria Eskola Plaza inauguratu dute gaur goizean, aurten bere sorreraren mendeurrena ospatzen diharduen ikastetxearen parean. Miguel de los Toyos alkatearekin batera, Jose Luis Novoa Armeria Eskolako zuzendariak eta Jose Mari Ulazia Ikasle Ohien Elkarteko presidenteak ekitaldian parte hartu dutenen aurrean aurkeztu dute plazari izena ematen dion plaka. Han izan dira, besteak beste, udalbatza osatzen duten zinegotziak eta Usartza Txistulari Taldea.