Euskotrek biharko deitutako lanuzteak Udalbusari eragingo dio

Euskotrek biharko deitutako lanuzteak Udalbusari eragingo dio
2012/03/20 eta kitto!

Bihar eguaztenerako lau orduko lanuzteak deitu ditu Euskotrenek eta, beraz, EuskoTreneko eta EuskoTraneko Tranbien, Trenen eta Autobusen gutxieneko zerbitzuak %30ekoak izango dira. Eibarren, Udalbus zerbitzuari eragingo dio 09.00etatik 11.00etara eta 17.00etatik 19.00etara bitarterako iragarrita dagoen lanuzteak. Argibide gehiagorako Euskotrenen webgunera jo daiteke edo 902 543 210 bezeroenganako informaziorako telefonora deitu.