Fausto Morgado margolaria hil da

Fausto Morgado margolaria hil da
2012/02/23 eta kitto!

Atzo hil zen, 64 urte zituela, Fausto Morgado Vicente artista eibartarra. Margolariak behin baino gehiagotan erakutsi ditu bere bodegoi eta bestelakoak Eibarko aretoetan zein hemendik kanporakoetan ere. Lagunek eta familiakoek gaur arratsaldean emango diote azken agurra, San Andres elizan 19.00etan ospatutako den hileta-elizkizunean.