Kaleetan Kantuz abesbatzak ikasturteko azken kantu-kalejira eskainiko du zapatuan

Kaleetan Kantuz abesbatzak ikasturteko azken kantu-kalejira eskainiko du zapatuan
2015/06/04 eta kitto!

Udako oporrak hasi aurretik, bihar (ekainak 6) ikasturteko azken kantu-kalejira egingo dute Kaleetan Kantuz abesbatzak eta Musika Eskolako trikitilariek. Kaleetan Kantuz abesbatzak 2007an ekin zion kaleak kantuz alaitzeari eta taldean adin guztietako jendea dago. Nagusienak 90 urte ditu eta, berak dioenez, "kantatzeko eta disfrutatzeko gogoa izanez gero, adina ez da aitzakia izan behar". Biharkoa egun berezia izango denez, Eibarko taldearekin batera Otxandio, Arretxabaleta eta Arrasateko taldeetako kideak ere ibiliko dira herriko kaleetan abesten. Eguneko egitarauari 11.30etan ekingo diote, Untzagan ogitartekoa janda. Ordu erdi geroago, 12.00etan jarduneko alkateak agurra egingo die eta jarraian kalejiran irtengo dira denak elkarrekin, Musika Eskolako trikitilariek lagunduta. Unzaga Plaza hotelean elkarrekin bazkalduta agurtuko dute eguna.