Lagun bat hil da auto istripuan

Lagun bat hil da auto istripuan
2012/02/03 eta kitto!

Eguerdiko 14.00etan izan da istripua N-634 errepidean, Eibarko bariantean, Estaziño kalerako sarrera aurreko bihurgunean, Ermurako norabidean. Bidaiaririk gabe zihoan autobusaren kontra egin du talka autoak.


Ondorioz, auto gidaria harrapatuta geratu da eta suhiltzaileek atera behar izan dute. Hala ere, bertaratutako osasun zerbitzuek ezin izan dute ezer egin eta hilda zegoela baieztatu dute.


Istripua izan denetik, errepidea itxi du Ertzaintzak, trafikoa Eibar barrutik bideratu eta Ertzaintzak jakinarazi duenez; arratsaldeko 17.00etan zabaldu dute errepidea, baina trafikoa motela da.