Ordutegi bereziak Aste Santuan

Ordutegi bereziak Aste Santuan
2012/04/03 00:00 eta kitto!

Datozen egunotan ordutegi berezian zabalduko dira hainbat udal instalazio eta kasu batzuetan itxi ere egingo dituzte, Aste Santua dela-eta. Indianokua gaztelekua apirilak 5, 6, 7, 8 eta 9an itxita egongo da eta 10etik 12ra, berriz, 16.30etatik 20.30etara zabalduko dute. Portalea eraikina, berriz, apirilaren 5etik 9ra itxiko dute eta, beraz, egun horietan ezin izango da bertan eskaintzen den zerbitzurik erabili. Kiroldegiei dagokienez, Ipurua bakarrik goizez zabalduko dute eguen, barixaku, domeka eta astelehenean (hilaren 9an), 09.00etatik 13.00etara; zapatuan, berriz, 09.00etatik 13.00etara eta 16.00etatik 20.00etara egongo da zabalik. Unbe 09.00etatik 21.00etara zabalduko dute eguen, barixaku, domeka eta astelehenean eta zapatuan 09.00etatik 22.00etara. Eta Orbea goizez, 09.00etatik 14.00etara zabalduko dute eguen, barixaku, domeka eta astelehenean eta zapatuan, berriz, egun osoan, 09.00etatik 14.00etara eta 17.00etatik 20.00etara.