Telefono bidezko iruzurra antzeman dute

Telefono bidezko iruzurra antzeman dute
2012/02/03 eta kitto!

Udaltzaingoak egunotan telefono bidez gertatzen diharduen iruzur baten inguruan ohartarazi nahi ditu herritarrak, gaiarekin lotutako arazorik izan ez dezaten: hainbat etxetara telefonoz deitu dute, anbulategiak artritisaren inguruko kanpaina martxan ipini eta etxerik etxe azterketak egiten joango direla esanez, baina gezurra da. Udaltzainek anbulategiko arduradunekin berba egin dute eta horrelako kanpainarik ez dagoela ziurtatu diete, beraz adi eta horrelako deiren bat jasoz gero, kasu ez egiteaz gain, salatu edo horren berri eman.