Unbeko kirol jarduerak bertan behera laga dituzte

Unbeko kirol jarduerak bertan behera laga dituzte
2015/02/06 00:00
eta kitto!

Eguraldiaren inguruko aurreikuspenak direla eta, Unben egitekoak ziren asteburuko jarduerak bertan behera lagatzea erabaki dute. Horrekin batera, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol zuzendaritzak ere Eskola Kiroleko asteburuko jarduerak bertan behera lagatzea erabaki du.
Kirol jarduerak bertan behera lagatzeaz gain, eguraldiari lotutako aparteko beste neurri batzuk ere hartu dituzte: eguraldia hobetu bitartean, udalak behin-behineko aparkalekuak prestatu ditu Txaltxa Zelaiko parkean eta Amañako pasealekuan, gidariek goiko auzoetara joatea saihesteko asmoz. Eta kanposantura joaten den jendearen segurtasuna zaintzearren, hilerria domekara arte itxita egongo da bisitarientzat. Hala ere, lurperatzeak beti bezala egingo dira.