Eibarko Duatloiak kirol martxa emango dio bihar herriari

Eibarko Duatloiak kirol martxa emango dio bihar herriari
2017/03/31 eta kitto!
Probaren 26. edizioa izango da bihar arratsaldekoa eta bertan izango dira jokoan Gipuzkoako Duatloi Sprint txapela eta Euskadikoa. Proba 16:45ean hasiko da emakumeendako eta hiru minutu geroago gizonendako. Delteco Eibar Triatloi Taldeak Eibarko Udalarekin eta Gipuzkoako eta Euskadiko Triatloi Federazioekin elkarlanean antolatutako probaren boxeak, ohikoa denez, oraingoan ere Untzagan kokatuko dira. Lasterketa antxitxiketan egingo dituzten 5 kilometroekin hasiko da, jarraian bizikleta hartu eta beste 18 osatzeko eta, ondoren, bi kilometro eta erdiko antxitxiketaldia izango dute proba amaitzeko. Sariak 200, 150 eta 100 eurokoak izango dira lehen hiru sailkatuentzat, eta maila guztietako irabazleentzako garaikurreak ere izango dira.