Bartolomé Arriolak Armeria Eskolaren errekonozimendua jaso du

Bartolomé Arriolak Armeria Eskolaren errekonozimendua jaso du
2012/03/16 eta kitto!

Armeria Eskolako ikasle-ohi adinekoenari intsignia eman zioten atzo arratsaldean Bartolomé Arriola Garate, aurten 100 urte beteko dituen eibartarrari. Arriolak 1929an ekin zion Mikromekanika ikasteari, 16 urte zituela eta ikasketak 1932an amaitu zituen. Pedro Arriola semeak eta bere emazte Jesu Bilbaok lagunduta, etxean pozarren jaso zuen errekonozimendua, Armeria Eskolako Jose Luis Novoa, Jose Mari Ulazia eta Iñaki Alberdiren eskutik.