Javier Gorosabel astrofisikariaren izena emango diote teleskopio berri bati Mexikon

Javier Gorosabel astrofisikariaren izena emango diote teleskopio berri bati Mexikon
2015/11/21 eta kitto!
Aurtengo apirilean hil zen Javier Gorosabel Urkia Eibarko astrofisikariaren izena emango diote azaroaren 26an Mexikoko San Pedro Obserbatorioan inauguratuko den BOOTES-5 estazio astronomikoaren teleskopio robotikoari, eibartarra astrofisikari egiten ikusi zuen Andaluziako Astrofisikako Institutuaren (CSIC) ekimenez. Ekitaldian, besteak beste, Alberto J. Castro-Tirado CSIC zentruko ikerlariak Eibarko alkateak udalaren izenean idatzitako testua irakurriko du.