Koldo Mitxelena Zumaran …eta kitto!-ko koordinatzailea hil da

Koldo Mitxelena Zumaran …eta kitto!-ko koordinatzailea hil da
2014/04/01 00:00
eta kitto!

Atzo eguerdian (apirilak 1, martitzena) ezustean hil zen Koldo Mitxelena Zumaran gure lagun eta lankidea, 39 urterekin. Bere aldeko hileta elizkizuna bihar (eguena, hilak 3) egingo da, 19.00etan San Andres elizan. Gorpua, berriz, Eibarko tanatorioan egongo da gaur arratsaldean, 18.00etatik 21.00etara eta bihar goizean, 11.00etatik 14.00etara. Koldo eta ...eta kitto!-ren arteko lotura aspaldi sortu zen: Leioan Kazetaritza ikasten zegoela, 1993an hasi zen …eta kitto! aldizkarian idazten, kolaboratzaile moduan eta 1998az geroztik …eta kitto! Euskara Elkarteko koordinatzailea izan da.