Eibarko sei lan aurkeztu dira Beldur Barik lehiaketara

Eibarko sei lan aurkeztu dira Beldur Barik lehiaketara
2016/11/14 eta kitto!
Barixakuan, 18:30ean Portalean hasiko den Beldur Barik jaialdian, herri mailako lehiaketara aurkeztutako bideoen emanaldia eskainiko dute eta jarraian banatuko dituzte Eibar mailako sariak. Aurtengo Beldur Barik lehiaketan, 1. kategorian (12/17 urte), Eibarko bost lan daude lehian: "Egunero hasten delako" (Eneko Iriondo, Patxi Egiguren, Jone Larrauri, Paula Marcos eta Aizpea Goitiandia), "Puede" (Naroa Garzo), "No es caos, es reflexión" (Lorea Jainaga Albizu), "Beldur Barik-Janzkera" (Julen Teran, Jokin Arrizabalaga, Martin Egiguren, Iker Pacios, Ander Egurrola eta Markel Artetxe) eta "Zegatik harritzen gara?" (Malen Illarramendi Beitia, Amaia Gorrotxategi Etxaniz, Ainhoa Arroitajauregi Lekunberri eta Julen Vallejo). Eta 18/26 urte bitarteko kategorian, berriz, lan bakarra aurkeztu dute lehiaketara: "Batu+gaitezen" (Jone Amuategi, Beatriz, Edurne, Iratxe, Jone Bengoa, Maialen, Marta, Miren, Onintza, Nerea eta Uxue).
Euskal Herri mailako sariak, bestalde, azaroaren 26an banatuko dituzte, aurten Urdulizen ospatuko den jaialdian.