Eibarlab’s proiektuaren 3. edizioa aurkeztu du Hirikiten elkarteak

Eibarlab’s proiektuaren 3. edizioa aurkeztu du Hirikiten elkarteak
2017/11/09 eta kitto!
Hirikiten hiriaren ikerketarako elkarteak Eibarlab’s proiektuaren 3. edizioa aurkeztu zuen atzo iluntzean: “Soinudun espazio publikoa topatzen” izenburuari jarraituta, abenduaren 17an irrati emisora martxan ipini nahi dute Urkizun, Azpiri eraikinaren azpiko arkupeetan. Asmoa animatzen diren herritarren artean egun osorako programazioa osatzea litzateke, bai zuzenean arituta zein aurretik egindako grabazioak erabilita. Horrela, herritarrei ahotsa eman nahi diete eta herriko elkarte eta talde ezberdinak proiektuarekin bat egitera animatu nahi dituzte. Emisora martxan ipintzeko Arquimaña eta Arteklab proiektuetako eta Eibarko Lantegi Eskolako kideen laguntza izango dute.