Eibarrek Ipuruan hartuko du Atletico de Madrid Kopako itzulerako partiduan

Eibarrek Ipuruan hartuko du Atletico de Madrid Kopako itzulerako partiduan
2017/01/13 eta kitto!
Mendilibarren taldeak ez du aurkari erraza izango Errege Kopako final-laurdenetako norgehigokan. Orain dela egun batzuk Ipuruan irabazi zuen Atletico de Madrid bueltatuko da Ipuruara urtarrilaren azken astean, aurretik (datorren eguaztenean seguraski) Madrilen kanporaketaren lehen partidua jokatu eta gero. Apostuak Simeoneren taldearen alde izango badira ere, Eibarrek gutxiago ez zela erakutsi zuen euren arteko azken neurketan; hori bai, epaileak sortu zituen alde horiek ez errepikatzea komeniko litzaieke armaginei.
Final-laurdenetako beste hiru neurketetarako, honako parekatzeak eskaini ditu zozketak: Reala-Bartzelona, Alcorcon-Alaves eta Real Madrid-Celta, lehenengoko partiduak aurretik aipatutako taldeen zelaietan jokatzeko. Kanporaketa guztiak datorren eta hurrengoko asteetan jokatuko dira, eguazten edo eguenetan, kasuan kasuko.