Eibarren Korrika batzordea eratzeko lehen bilera otsailaren 22an, 18:30ean egingo da

Eibarren Korrika batzordea eratzeko lehen bilera otsailaren 22an, 18:30ean egingo da
2017/02/17 eta kitto!
KORRIKA 20 prest dago, BATZUK goiburuari jarraituta, martxoaren 30ean Otxandiotik irten eta apirilaren 9an Iruñean amaitzeko.
Eibarrera, apirilaren 7an, Ermutik iragan ondoren, gaueko 22:30ak aldera ailegatuko da.
Egun horren prestaketa eta sortuko diren lanei aurre egiteko Korrika batzordea eratuko da Eibarren, AEK euskaltegiaren eskutik: "Batzorde honetan parte hartzeko gogoa eta euskarari laguntzeko borondatea besterik ez dugu behar. Beraz, interesaturik baldin bazaude, etor zaitez otsailaren 22an, arratsaldeko 18:30etan AEK EUSKALTEGIAN egingo den lehen bilerara".