Eisensteinek zuzendutako "Octubre" filmaren proiekzioa eta debatea egingo dira gaur Portalean

Eisensteinek zuzendutako "Octubre" filmaren proiekzioa eta debatea egingo dira gaur Portalean
2017/10/31 eta kitto!
Errusiako Iraultzaren mendeurrena dela eta, Alternatibak hainbat herritan OCTUBRE (Eisenstein, 1928) filmaren proiekzioak antolatu ditu eta Eibarren gaur emango dute pelikula, 19:00etan Portalean. Filma ikusi eta jarraian, Joxemari Carrere idazleak dinamizatuko duen debatea egingo da. Serguéi Eisensteinek 1917an, Urriko Iraultzari lotutako gertakariak kontatzen duen filma egin zuen hori gertatu eta  hamar urtera. Orain 100 urte berebiziko aldaketak eragin zituen gertakaria gogora ekarrita, gaiaren inguruko hausnarketa bultzatu nahi dute antolatzaileek.

IMG_3588