Azoka ekologikoa zapatu goizean Urkizun

Azoka ekologikoa zapatu goizean Urkizun
2015/10/02 eta kitto!

Debabarreneko IV. Aste Ekologikoaren barruan bihar (zapatua 3) azoka ekologikoa egongo da zabalik Urkizuko parkean, 10.00etatik 14.00etara. Hogeitamar bat postutan era guztietako produktuak erosteko aukera egongo da. Denak Gipuzkoan eta inguruan ekoiztutako produktu naturalak izango dira eta, horrekin batera, nekazaritza ekologikoaren inguruko informazioa eta material didaktikoa banatzeko hiru mahai ipiniko dituzte Biolurrek, Eibarko Aza Ta Porrua elkarteak eta EHKOlektiboak-ek. Azoka Eibarko udalak eta Biolur eta Debemen elkarteek antolatu dituzte, Eibar Merkataritza Gune Irekiaren eta ENEEK-en laguntzarekin.