Dendariak Berbetaneko lelo-lehiaketako sariak banatu ditugu

Dendariak Berbetaneko lelo-lehiaketako sariak banatu ditugu
2015/10/14 00:00
eta kitto!

Dendariak Berbetan programaren barruan, erosketak euskeraz animatzeko asmoz antolatutako lelo-lehiaketako sariak banatu ditu …eta kitto! Euskara Elkarteak gaur (eguaztena, hilak 14). Dendariak eta Ostalariak Berbetan Batzordeak aukeratutako sei goiburu finalisten artean, Facebook bitartez boto gehien jaso dituen esaldia "Atean ez gelditu, euskeraz aritu!" izan da eta egileak, Oihana Chico Rojok, 100 euroko erosketa-txartela jaso du Ainhoa Alonso, Ditareko dendariaren eskutik. Gainera, bere esaldia Gabonetan, Euskeraz Primeran! kanpainarako erabiliko dute. Horrez gain, Facebooken bozkatu duen jendearen artean Kantabria jatetxean lagun birendako afaria zozketatu dugu eta irabazlea Ainhoa Luke izan da. Saria Lorea Zubiaurrek eman dio. Zorionak irabazleei eta parte hartu duzuen guztiei eskerrik asko zuen laguntzarengatik!