Geltoki intermodalari buruzko hitzaldia emango du EAJ-PNVk gaur Portalean

Geltoki intermodalari buruzko hitzaldia emango du EAJ-PNVk gaur Portalean
2016/11/21 eta kitto!
Gaur, 19:00etatik aurrera, EAJ-PNV-koek hitzaldia emango dute Portalean, "Eibarko tren geltokia intermodalizatu eta autobus geltokia bertaratzeko proiektua" herritarrei azaltzeko asmoarekin. Ekitaldia interesa duten herritar guztiei zabalik egongo da eta, aurreratu dutenez, jardunaldian argazkiak, mapak eta fotomontajeak proiektatuko dituzte, "baita proiektua angulo guztietatik erakusten duen bideoa ere". Jeltzaleek aurkeztuko duten proiektuak, besteak beste, 12 autobusentzako tokia izan lezakeen geltokia aurreikusten du.