Javier Murok irabazi du Soraluce S. Coop-en eskultura lehiaketa

Javier Murok irabazi du Soraluce S. Coop-en eskultura lehiaketa
2012/04/16 00:00
eta kitto!

Reto al futuro Javier Muro eskulturagile nafarraren lanak irabazi du Soraluce S. Coop-ek antolatutako eskultura lehiaketa, kooperatibako bazkideek hala erabakita. Apirilaren 27tik aurrera kooperatibaren Osintxuko egoitzan egongo den eskultura egunotan Soraluzeko kiroldegiko erakusketa aretoan ikusgai dago, lehiaketara aurkeztu diren beste lanen erreplikekin batera. Gainera, lantegia 1962an sortu zutenetik gaur egunera arteko irudiak ere eskulturei laguntzen ipini dituzte ikusgai apirilaren 21era arte martxan izango den erakusketan. Bisitan joateko ordutegia honakoa da: astegunetan 19.00etatik 20.00etara eta domeka eta jai-egunetan 12.00etatik 13.30etara.