ALESANDER ROBLEÑO: “Krisiak aukera berriak eskaintzen dizkigu”

ALESANDER ROBLEÑO: “Krisiak aukera berriak eskaintzen dizkigu”
2012/04/19 eta kitto!

-Zer da TIDELABS?
IT aholkularitza da, web eta telefono mugikorretarako garapen zerbitzuak ere eskaintzen dituena. Enpresei teknologia berriak eta hauek eskaintzen dizkiguten aukerak hurbiltzen dizkiegu. Gure zerbitzuek lehiakortasun eta eraginkortasun gehiago ematen dien enpresei; adibidez, enpresei kanpo- eta barne-funtzionamendurako sistema informatikoak inplementatuz edo promozio plataformak garatuz (webgune bat bezala edo marketing 2.0 kanpainak osatzen). Beti aholkuak ematen (merkatu ikerketen, analisi pertsonalizatuen eta gure esperientziaren bitartez), erabaki onenak hartu eta jarritako helburuak lortzeko.
-Nolakoa izan da enpresaren sortze-prozesua?
Espero nuena baino luzeagoa, merkatuaren aurretiko ikerketa eta prozesu administratiboek hilabeteetako iraupena izan dutelako. Urrats Bat programaren barruan sortutako enpresa da; hasieratik aholkatu gaituzte, eta modurik on eta azkarrenean eraman gaituzte gauden lekura. Eman beharreko pausoak zeintzuk eta noiz izan behar diren esanez lagundu gaituzte, horrela, halako programak beharrezkoak dira berez gogaikarriak diren izapideak arintzeko. Pozik nago inguruko aukeren artean bat aukeratu izanaz. Urrats Bat, Debegesa eta horrelako programek arrakastaz ekintzen laguntzen dute. Oraindik ere, edozein zalantza argitzeko aldizkako bilerak egiten ditugu.
-Nolakoa izaten dihardu enpresaren hasierako martxa?
Ona eta txarra aldi berean. Lehenik, bezero-zorroa lortu behar izan dugu, hasteko behintzat, eta ez da erraza. Bezero bat lortzean (gure sektorearen ezaugarriengatik, emaitzak ikusita eta errentagarritasun azkarra), berriz deitu eta bezero-zorro egonkorra lortzen badugu ere, zaila da eurengana heltzea. Zergatik? Erabiltzen errazak diren herramintak erabiltzen badigutu ere, jendearentzat ezezagunak dira eta gauza ezezagunei dieten beldurrak (berehala desagertu behar dena) proiekzio handiko operazioak geldiarazten ditu.
-Ausarta izan behar zara krisi sasoian enpresa bat lortzeko edo krisia horretarako aukera da?
Enpresa bat sortzeko ausardia pixka bat izan behar da, egoera zein den kontuan izan gabe. Zer egin nahi duzun argi eduki behar duzu eta produktu ona lortu. Egiten duzun hortan sinestea eta lehen oztopoan ez geratzea beharrezkoak da. Egungo egoera ekonomikoa dagoena da eta inguruko zirkunstantziak jokoaren arauak dira. Krisiak hainbat arlotan negatiboki eragiten gaitu, baina aukera berriak eskaintzen dizkigu. Egoera kontuan hartuta hainbat negozio garapen plan eta estrategiak sortu ditugu, eta ondo dihardute funtzionatzen. Adibidez, maila lokalean, aktibitatea bultzatzeko kanpainak martxan jartzea merkeagoa da (baita errentagarriagoak eta eragingarriagoak ere) teknologia berriekin eta aholkularitza onarekin, bitarteko tradizionalekin baino (irratia, TB…).
-Zu zaude TIDELABSeko gidaritzan. Pentsatzen zenuen bezalakoa da enpresa baten buru izatea?
Ez, oraindik hobea da, asko disfrutatzen dut egiten dudanarekin, produktu ona daukagu, oso landua. Kalitatezko zerbitzu bat ematea, enpresen emaitzak hobetzera zuzendua dagoena poztekoa da maila profesional eta pertsonalean. Gustoko dudan sektorean egiten dut lan, egin nahi dudana egiten; momentuz, nahi dudan lekuan, maila lokaleko enpresentzat proiektua garatzen dihardugulako, Eibarren, eta lehen fasetik ondo funtzionatu du.