Gloria Mora, Egoaizia: “Iazko arrakasta errepikatzea espero dugu”

Gloria Mora, Egoaizia: “Iazko arrakasta errepikatzea espero dugu”
2015/10/09 00:00
eta kitto!

- Nolatan animatu zarete bazkaria bigarrenez antolatzera?
Aurten ere ekitaldi arrakastatsua izateko esperantzarekin animatu gara errepikatzera. Aurreikuspen guztiak gaindituta, iaz 400 lagun batzea lortu genuen eta, gainera, ekitaldian beste 60 bat lagunek gurekin batera jardun zuen boluntario, oso esperientzia polita izan zen. Batu genituen 4.800 euroak Peruko nekazariei, Piurako Kakao Ekoizle Txikien Elkarteari laguntzeko erabili dira, kakao-aleak zuritzeko makina erosi dute. Apirilean han egon ginen eta, ikusi ahal izan genuenez, makinari esker nekazarien lana asko arindu eta prozesua bera asko hobetu da. Badira lau urte Perun nekazarien komunitate horren garapenean laguntzeko Eusko Jaurlaritzak finantziatzen duen proiektuan lanean hasi ginela eta aurten batzen den dirua ere hango nekazariei emango diegu, kakao deribatuen ekoizpena erreztuko dien makina eros dezaten.

- Nolakoa izango da aurtengo ekitaldia?
Iazkoaren bidetik, bazkarirako bidezko merkataritzako osagaiak erabiliko dira: Mireia Alonso sukaldariak prestatuko du arroza, Perutik etorritako norbaiten laguntzarekin. Ekitaldiak elkarte gastronomikoek, Auzolanek eta beste elkarte eta erakunde batzuen laguntza dauka eta horiei guztiei eskerrak eman nahi diegu, bazkaria antolatzea posible egiteagatik. Bestalde, arroza prestatzeaz gain Mireiak umeentzako sukaldaritza tailerra ere antolatu du, parte hartzeko nahikoa izango da Untzagara 12.00etarako joatea.

- Non eros daitezke txartelak?
Kultu, Koskor, Kontent, Guridi eta Depor tabernetan, Villalba supermerkatuan eta Aldatze ikastetxean ipini ditugu salgai, 10 eurotan (7 eurotan ume, jubilatu eta langabetuentzat). Aurten, gainera, "Plato Zero" delakoarekin, txartela erosi eta bazkarira joan barik ere laguntzeko aukera dauka jendeak.