2015ko Abuztuak 4, Asteartea. 11:00


BILATZAILEA


PUBLIZITATEA

IDOIA ALVARO: “Eskura dituzun gauzekin eskulan asko egin ditzakezu”

Belarritakoak, eraztunak, koilarrak, paparrekoak… daude The Cottage Manualidadesen katalogoan, baina bere sortzaile Idoia Alvarok dioenez, “diademak eta abar egiten ere hasi nahi dut”. Facebooken aurkitu dezakezue eibartar honek bere eskuekin egindako lanak eta, gustatu ezkero, eskaera egin.

-Nola hasi zenuen The Cottage Manualidades?
Txikitatik egin ditut eskulanak, amari ere egitea gustatzen zitzaizkiolako. Orduan, niretzako gauzak egiten hasi nintzen eta jendeak gauzak egiteko eskatzen zidanez, Facebooken The Cottage Manualidades orrialdea ireki nuen. Hasiera batean lagunek ikusi zezaten sortu nuen, baina ezagutzen ez nuen jendea agertu zen berehala. Orokorrean lagunek eskatu didate gauzak egiteko, edo lagunen lagunek, baina izan ditut ezezagunen eskaerak ere. Zein zen ere ez nekien jendeari bidali dizkiot produktuak!
-Hori izan daiteke Facebooken abantaila bat.
Hori da. Facebooken jendeak zer egiten duen, noren laguna den eta abar ikusi dezakezu, eta horrela, nire orrialdea hedatuz joan da.
-Nola funtzionatzen du The Cottagek? Katalogoa daukazu edo eskakizunen bitartez egite duzu lan?
Nik gauzak egiten ditut, jendeak ikusi eta horietatik aukeratutakoren bat eskatzen du. Hala ere, jendeak egiten dakidan zerbait eskatzen badit, egiten dut. Gauza ez da egiten dakidala, baizik eta nonbait ikusi eta egiten ditudala. Koadrilako batek alanbrezko eraztuna nahi zuen eta egin nion, nire ahizpari ileko urkilak asko gustatzen zaizkio eta egin nizkion. Horrela, egin ahala ikasten noa.
-Materialei dagokienez, nola moldatzen zara?
Berrerabiltzen ditudan gauzak daude (adibidez, Nespressoko txapak edo laten eraztunak), eta beste batzuk erosi egiten ditut. Baditut, adibidez, botoiekin egindako eraztunak. Eskura daukadanarekin gauzak egitea bururatzen zait.
-Lanaren kostua, beraz, ez da altua.
Erabiltzen duzun materialaren arabera. Eskulanetarako erabiltzen den materiala garestia da, baina eskura dituzun gauzekin eskulan asko egin ditzakezu (etxean dituzun lazoak, botoiak…).
-Zenbat denbora behar duzu eskulanak egiteko?
Ez dakit, nire denbora librean egiten ditut. Norbaitek eskakizun bat egiten badit, azkar egiten saiatzen naiz, baina normalean aspertuta nagoenean egiten ditut eskulanak (barreak).
-Noiztik darama martxan proiektuak?
Facebookeko orria orain dela hiru hilabete jarri nuen martxan, berria da.
-Lagun asko ditu, bada! Pentsatu duzu zerbait handiagoa egitea?
Ez, momentuz ez.

2015EKO MAIATZA

Elkarrizketak

subir

  • Javier Garcia "Ara", tatuatzailea: "Errealismo handiko marrazkiak gustatzen zaizkit gehien"

    Ekainaren 25etik 28ra bitartean Madrilen egin den Mulafest 2015 topaketaren barruan, 'Alimentattoo' proiektuan parte hartzen egon da Javier Garcia "Ara" tatuatzaile eibartarra. La Mano Zurda tatuaje estudioak eta Paratatuar.es interneteko dendak antolatutako ekimenean, lehiaketa bitartez aukeratutako 30 tatuatzaileetako batekin tatuajea egin dute 120 lagunek ezer ordaindu barik. Izan ere, ekimena diru premia larria duten 300 familiari laguntzeko antolatu dute, eurentzat janaria batzeko eta, horregatik, tatuajea egin dutenek diruarekin beharrean jatekoarekin ordaindu dute sarrera eta batu dituzten 1.000 kilotik gorako elikagaiak Avanza ONG elkartearen bitartez banatuko zaizkie familiei. "Arak" Isasiko bere estudioan eman digu esperientzia horren berri.

    - "Tatuajeak janari truke". Nolatan hartu duzu parte horrelako ekimenean?Madrilen, IFEMA...


  • Xabi Solano, Esne Beltza: “Gogo biziz dihardugu `Gorago Tour´ biraren izenaren esanahiari jarraituz”

    Esne Beltza taldea erraz identifikatzen da euskal musikaren arloan. Hainbat urtetako ibilbidean hizki larriz idazteko izena hartu du panorama horretan eta hip-hop, reggae, soul, rock, folk, kunbia... eta hainbat estiloko musikei trikitiaren laguntza ekarri dio 2008tik. “Made in Euskal Herria” kaleratu zuten urte hartan eta hari jarraitu zioten “Esne zopak”, beste tokiren artean Jamaikan eta Beiruten grabatutako CD eta DVD-a (2009), “Noa” (2010), “Freedom 3 kolpetan” (2011) eta “Gora” (2013). Azken disko honetako abestiak nabarmenduko dira zapatu gauean (hilak 13an) Untzagan, 23.00etan, baina taldeak egindako ibilbide osoaren aztarnak dastatzeko aukera ere eskainiko digu. Xabi Solano abeslari eta trikitilariekin izan gara taldekoen asmoen berri izateko. Gogotsu datoz Eibarrera.

    - Zelako kontzertua eskaintzeko asmoa duzue? Azken diskoko abestiekin zatozte?Denetarik, gure...


  • Zaloa Otaduy: “Azala babesteko krema bat ematea ezin errazagoa da”

    Farmalur-eko Zaloa Otaduyk “Nola zaindu azala udan?” hitzaldia emango du datorren...


  • Nerea Mendizabal (Psikopedagogoa): “Haurren haserrealdiak ulertzea kostatu egiten zaigu”

    Bihar (astelehenean, maiatzaren 25ean) haurren haserrealdiei buruzko hitzaldia eskainiko du Nerea Mendizabalek ...eta kitto!k Urkizun dituen lokaletan (Urkizu, 11 solairuartean), 18.00etan hasita.

    - Zerk eragiten ditu umeen haserrealdiak eta zein adinetan gertatzen dira?Haserrealdiak gizaki...


  • Alkategaiei galdezka: Miguel de los Toyos (PSE-EE)

    Domekarako, maiatzaren 24rako Udal eta Batzar Nagusietarako hauteskundeak daude deituta gurean. Oraingoan herritarrengandik gertuen dagoen erakundean zeintzuk egongo diren aukeratzea egokitzen zaigu, hau da, datozen lau urteotan gure udaleko alkatea eta zinegotziak zeintzuk izango diren botoa ematera joango diren eibartarren bozkek erabakiko dute. Bost alderdik dihardute udaletxeko jarlekuak betetzeko lehian eta guk egindako hiru galderei emandako erantzunak batu ditugu.

    - Zer izan da azken legegintzaldiaren onena eta txarrena?Onena: Krisi garaian ere, eta udal-talde...


  • Alkategaiei galdezka: Igone Lamarain (EH Bildu)

    Domekarako, maiatzaren 24rako Udal eta Batzar Nagusietarako hauteskundeak daude deituta gurean. Oraingoan herritarrengandik gertuen dagoen erakundean zeintzuk egongo diren aukeratzea egokitzen zaigu, hau da, datozen lau urteotan gure udaleko alkatea eta zinegotziak zeintzuk izango diren botoa ematera joango diren eibartarren bozkek erabakiko dute. Bost alderdik dihardute udaletxeko jarlekuak betetzeko lehian eta guk egindako hiru galderei emandako erantzunak batu ditugu.

    - Zer izan da azken legegintzaldiaren onena eta txarrena?Txarrena: udal gobernua eta herritarren...


  • Alkategaiei galdezka: Eva Juez (EAJ-PNV)

    Domekarako, maiatzaren 24rako Udal eta Batzar Nagusietarako hauteskundeak daude deituta gurean. Oraingoan herritarrengandik gertuen dagoen erakundean zeintzuk egongo diren aukeratzea egokitzen zaigu, hau da, datozen lau urteotan gure udaleko alkatea eta zinegotziak zeintzuk izango diren botoa ematera joango diren eibartarren bozkek erabakiko dute. Bost alderdik dihardute udaletxeko jarlekuak betetzeko lehian eta guk egindako hiru galderei emandako erantzunak batu ditugu.

    - Zer izan da azken legegintzaldiaren onena eta txarrena?Onena: Hobekuntzak Jaurlaritzak ekarri...


  • Alkategaiei galdezka: Javier Nuñez (PP)

    Domekarako, maiatzaren 24rako Udal eta Batzar Nagusietarako hauteskundeak daude deituta gurean. Oraingoan herritarrengandik gertuen dagoen erakundean zeintzuk egongo diren aukeratzea egokitzen zaigu, hau da, datozen lau urteotan gure udaleko alkatea eta zinegotziak zeintzuk izango diren botoa ematera joango diren eibartarren bozkek erabakiko dute. Bost alderdik dihardute udaletxeko jarlekuak betetzeko lehian eta guk egindako hiru galderei emandako erantzunak batu ditugu.

    - Zer izan da azken legegintzaldiaren onena eta txarrena?Onena: Abian ipini diren proiektuak edo...


  • Alkategaiei galdezka: Itoitz Garcia-Anton (Eibar Irabazi)

    Domekarako, maiatzaren 24rako Udal eta Batzar Nagusietarako hauteskundeak daude deituta gurean. Oraingoan herritarrengandik gertuen dagoen erakundean zeintzuk egongo diren aukeratzea egokitzen zaigu, hau da, datozen lau urteotan gure udaleko alkatea eta zinegotziak zeintzuk izango diren botoa ematera joango diren eibartarren bozkek erabakiko dute. Bost alderdik dihardute udaletxeko jarlekuak betetzeko lehian eta guk egindako hiru galderei emandako erantzunak batu ditugu.

    - Zer izan da azken legegintzaldiaren onena eta txarrena?Onena: Lehena izan dela terrorismorik...


  • Virginia Basurto (Alboan): “Mineralen ustiapena erabiltzen dute talde armatuek beraien egitekoa finantziatzeko”

    Hilaren 19an, martitzenean, “Zure mugikorrak ezkutatzen duena” dokumental-hitzaldia eskainiko du Alboan gobernuz kanpoko erakundeko teknikaria den Virginia Basurto eibartarrak ...eta kitto!ko lokaletan. Alboanek martxan jarritako kanpainaren bitartez, Kongon gertatzen ari dena jakinarazi nahi zaio jendeari. “Finantziazio horrekin amaitu nahi badugu, enpresei eta politikariei esan beharko diegu ez ditugula nahi odolez zikindutako mineralak gure mugikor, ordenagailu edo tabletetan”.

    - Zer gertatzen ari da Kongon?Kongon ia 20 urtean ari dira "isilpeko" gerra batean. Gatazkaren...


bajar

Blog-ak

subir

bajar

Kudeaketa

Diseinua eta gauzatzea

Laguntzailea