2015ko Martxoak 27, Ostirala. 11:00


BILATZAILEA


PUBLIZITATEA

IKER GALARTZA: “Euskerazko antzerkiari bere garrantzia eta lekua eman behar zaio”

Sara Cozar eta Joseba Usabiagarekin egiten du lan Iker Galartzak antzezlanean. Arg: Noticias de Gipuzkoa.

Bihar antzerki-maratoiari ekingo zaio herrian. 20 antzezpen izango dira guztira, eta euskerazko lanekin hasi eta amaituko dira XXXV. Antzerki Jardunaldiak. Bihar, estreinaldian, Txalo taldearen ‘Hil arte bizi’ egongo da ikusgai Hezkuntza Esparruan. Sara Cozar, Joseba Usabiaga eta Iker Galartza dira antzerkiko aktoreak.

-‘Hil arte bizi’ antzezlanean adiskidetasuna da ardatza, baina zein zentzutan?
Ez dugu adiskidetasunaren gainean beste barik irakaspen bat kontatu nahi, adiskidetasuna muga batzuetan jartzea da asmoa. Lerro batzuk markatzen ditugu eta planteatu nahi dugu ea muga horiek gurutzatu daitezkeen edo ez. Muga horiek gurutzatzeko egoerak muturrera eraman behar dira, maitasun kontuak dauden bezala, heriotza presente dagoen egoeretara. Adibidez, “lagun bati zerbait barkatuko zenioke?”, adar kontuak badira, nork daki, baina heriotza tartean badago, egoera aldatu egiten da.
-Heriotzaren pertzepzioak adiskidetasuna aldatzen du?
Horrelako kasuetan ez dakit zer gertatzen den, niri ez baizait horrelako egoera batetan egotea. Hala ere, gure antzerkian planteatuko dugun zerbait izango da. “Nik horrekin ez dut ezer jakin nahi, ez dut ikusi ere egin nahi”, baina heriotza tartean sartzen bada? Biotako bati hilabete gutxi geratzen bazaizkio?
-Antzezlanak adiskidetasunaren mugak planteatzen dituela diozu. Zeintzuk dira muga horiek? Edo antzezlana ikustea da komenigarriena hori jakiteko?
Pentsatzen dut ikusi egin behar dela, azkenean hori delako antzezlanaren funtsa. Kontatuko banu… Askotan pentsatu izan dut antzerkian ematen diren liburuxketan ikusleari esan behar zaiola handik irtetzean ez kontatzeko ikusitako ezer. Jakin nahi badute, antzerkia ikus dezatela.
-Jose Veigaren ‘Amigos hasta la muerte’-ren egokitzapena da antzezlana, zuk euskaratu eta Euskal Herrian kokatu duzuna. Nolakoa izan da lan hori?
Oso ondo funtzionatu duen testua izan da eta ez dakit zergatik, baina uste nuen Euskal Herrirako oso egokia zela. Euskeraz gatz eta piper asko izan zitekeela pentsatzen nuen. Orduan, testuari heldu eta ukitu ezberdinak eman nizkion. Adibidez, Argentinako musikekin apainduta zegoen jatorriko testua eta ez nuen zertan aldatu, baina nola beste begi batez begiratzen dugun hemen eta musika ere daukagunez, Gozategiren musika aukeratu nuen antzezlana apaintzeko. Gozategiren azken diska ari nintzen orduan entzuten eta esaten nuen, “honek duen musikak antzerkia apaintzeko balio du, egokia da”. Ez dugu zertan kanpora joan hainbat gauzen bila. Seguruenik, Tapia eta Leturia entzuten egongo banintz, berdin gertatuko litzateke eurekin. Musika eta antzezlanak ondo uztartzen zutela pentsatzen nuen, besterik ez. Horrela, Gozategikoei baimena eskatu eta aurrera. Eurak pozik!
-Aktore moduan zer izan da du zuretzat proiektu hau?
Zerbait ezberdina egitea izan da. Jendeak kartelean ikusten nauenean, Joseba Usabiagarekin gertatzen den bezala, barre egiteko asmoarekin etortzen da beti. Kuriosoa izango litzateke nire argazkia kartelean jarri eta gero ‘Cinco horas con Mario’ ikustea. Aktore bezala, gauza ezberdinak egitea gustatzen zaizkit. Antzezlan honek oreka ematen dit, baina jendeari espero duena ere ematen saiatzen gara, izan ere, horregatik gaude hemen, umoreagatik. Jendeari umorea gustatzen zaio eta horri eutsi behar zaio, baina horrez gain istorio polita kontatzeko gogoa du aktore batek, pertsonaia bat eraiki eta gauzak kontatu. Antzezlana ez da parodia bat, istorio polita kontatzen da. Ni horrekin konformatzen naiz.
-‘Ate joka’ antzezlana egin zenuten hirukotea berriz ere batu zarete. Zuen artean kimika dagoen seinale?
Bai, eta ez bakarrik eszenatoki gainean, kanpoan ere. Normalean entseguetarako data batzuk ezartzen dira, baina lagunekin lan egiteak hainbat desabantaila dauzka. Adibidez, entsaiatzeko geratu eta afaltzen amaitzen dugu, “ez dugu ezer egin!”. Hori egun batean gertatzen da eta hurrengoan “aizu, atzo ez genuen ezer egin, gaur gehiago egin beharko dugu”, “ongi da, etorri etxera eta irakurketa egingo dugu”. Pentsatzen dut zuzendariarekin entsaiatzera sekula baino hobeto heldu ginela! Jendeari ez zaio iruditzen, baina paperaren aurrean lan asko egin behar du aktore batek, arkatz eta koloretako errotulagailuekin eskuan. Bestetik, lagunak izanik, elkarri asko exijitzen diogu, konfidantza dago gure artean eta gauzak ateratzen dira. Gero, bidaian gabiltzanean hobe lagun artean joatea, bokadiloa jan eta sagardo botila zabaltzeko.
-Estreineko antzezlana egingo duzue Antzerki Jardunaldietan. Presio gehiago zuentzat?
Ilusio berezia egiten dit. Izan ere, orain dela 14 urte, 20 urterekin unibertsitateko antzerki taldean nengoenean, lan bat aurkeztu genuen Hezkuntza Esparruan. Caligularena egin nuen. Orduan bai nuela presioa, kaka eginda nengoen! Nire buruari esan nion ea bueltatuko nintzen berriz Eibarrera antzezlan bat egitera. 14 urte pasa dira, baina inoiz ez da beranduegi.
-Aurten euskerazko lanekin zabaldu eta itxiko dira jardunaldiak. Euskarazko antzerkia aldarrikatu beharra dago?
Hori da. ‘Ipar haizearen kontra’ lanarekin itxiko dira jardunaldiak. Aurten maila handiko 4-5 lan estreinatu dira Euskal Herrian. Euskal antzerkigintzak apustu handia egin du eta afizioa sortzeko moduko lanak dira. Ea jendea animatzen den euskarazko lanak ikustera.  Beti iruditzen zaigu, pelikulekin gertatzen den bezala, lanek galdu egiten dutela euskeraz, baina pentsatzen dut etxean maila dagoela eta zorte handia dugula. Euskerazko antzerkiari bere garrantzia eta lekua eman behar zaio. ‘Ipar haizearen kontra’ gazteleraz ere egingo da, seguruenik gurea ere geroago, baina euskeraz abiatu diren produkzioak dira.

HAUTESKUNDEAK 2012

Elkarrizketak

subir

  • Nuria eta Sofia, musikariak: “Kontzertuekin dirua lortuz gero, maketa grabatu nahi dugu”

    Musika txikitatik arnastu duten lagun minak dira. Nuria Robleño (pianojolea) eta Sofia Machin (abeslaria) taldea osatu berri dute. Izena? Oraindik ez dakite. “Nuria and Sofia” izenpean irekiko dute Youtube kanala haien grabaketak igotzeko. “Ez ditugu bideo kutreak igo nahi, profesionaltasunez hasi nahi dugu”, horrela, lagundu nahi dieten bideo sortzaile adituei mezua bidaltzen diete. Bien bitartean, …eta kitto!-ko sare sozialetara aurrerapen txiki bat igo dugu.

    - Nola bururatu zitzaizuen taldea sortzea?Lagun minak izan gara beti eta musika kontuetan ibili...


  • Gaztelerarekin arazoak dituzten euskaldun zaharren Kluba Eibarren

    Datorren martxoaren 10ean, martzitzena, “Erdaldun berrien kluba” bakarrizketa eskainiko digu Olatz Pagalday eskoriatzarrak Portalean, arratsaldeko 19:00etan. 19. Korrika Kulturalaren barruan ...eta kitto!-k antolatutako ekitaldietako bat da eta euskararen erabileraren inguruko gogoeta bultzatu nahi du jendearengan. Beti ere umore klabean eta ikusleei ikuskizun alaia eta atsegina eskaintzeko asmoz.

    - Zer da “Erdaldun berrien kluba”?Batetik, Erdaldun Berrien Kluba, Arrasateko AED elkarteak...


  • Ur Apalategi, idazlea: “Nire kontuen helburua, egia izan baino, egiaren sentsazioa ematea da”

    Paue eta Aturriko Herrietako Unibertsitatean Euskal Literaturako irakaslea da “Fikzioaren izterrak” ipuin liburuarekin Euskadi Literatura Sariaren irabazlea. Aurretik “Gauak eta hiriak” eta “Gure Gauzak S.A.” eleberriak argitaratu zituen idazlea martitzenean (hilaren 3an) Portalean izango da, Harixa Emoten tailerrean, bere ipuin liburuaren nondik norakoak argitzen, 19.00etan hasiko den saioan.

    - Zergatik nobelak egitetik ipuinetarako jauzi hau?Bi nobela jarraian idatzi ondoren, banuen...


  • Bea Martxueta, LABeko politika sozialetako idazkaria: "Karta Soziala eskuan, bigarren faseari ekiteko garaia ailegatu da"

    Martxoaren 14an "Aldaketa soziala orain!" goiburuari jarraituta manifestazioak egingo dira Bilbon eta Iruñean, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak jasotzen dituenak paperetik errealitatera saltoa emateko eskatzeko. Aurretik, bihar (martitzena, hilak 3) Arrate Kultur Elkartean karta aurkezteko hitzaldia emango du Bea Martxuetak, 19.00etan hasita. Aurkezpenean, elkarrizketa honetan egindakoaren bidetik, www.eskubidesozialenkarta.com helbidean modu zabalean jasota dagoena laburbiltzen ahaleginduko da.

    - Zer azalduko duzu Eibarren emango duzun hitzaldian? Nondik nora joko duzu?Karta Sozialaren...


  • Aitor Zabala (Erlemundua): “Ardoarekin egiten den bezala, ezti mota asko dastatzen joango gara”

    Erlemundua erlearen eta erlezaintzaren inguruan sortutako proiektu bat da. Otsailaren 24an ezti dastaketa saioa eskainiko du Erlemunduako Aitor Zabalak ...eta kitto!ko lokaletan. Izena emateko epea datorren eguaztenera arte (18ra arte) dago zabalik 5 euroren truke (4'50 euro bazkide eta berbalagunentzako).

    - Zer eskainiko duzu Eibarko ezti dastaketan?Helburua eztiaren inguruan aritzea da. Erleen...


  • Miren Torrealday, irulea: "Gure baserrietan irutea beste etxeko lan bat baino ez zen"

    Orain dela bost urte iruten hasi zenetik, Miren Torrealday-k hamaika aldiz entzun du umetan ikasi genuen Loti Ederraren ipuinaren inguruko erreferentziaren bat. Ulertzekoa ere bada, gutariko gehienok argazki artxibategietatik kanpora desagertutzat ematen genuen irudia nekez errepikatuko baita orain dela urtebete inguru zabaldu zuen Ardilanak-etik kanpora. Gaur egun neska gazte bat goruan iruten ikustea bitxia bada, horretan hasteko bideari interneten ekin ziola entzutea oraindik bitxiagoa egingo zaio askori. Edozelan ere, irule eibartarrak naturaltasun osoz, primeran uztartu ditu antzinako lanbidea eta teknologia berriak.

    - Nolatan hasi zinen goruan iruten?Umetan amamarekin puntu tontoa egiten ikasi nuen eta, luzaroan...


  • Eñaut Elorrieta, abeslaria: “Deserriaren inguruko lan kontzeptuala egin dut”

    Eñaut Elorrieta Ken Zazpi taldeko kantariak bakarkako ibilbidea irekitzen duen lehen diskoa, “Deserriko kantak” aurkeztuko du bihar (zapatua, hilak 7) Coliseoan, gaueko 22.00etan eskainiko duen kontzertuan. Olerki ugari sortu dituen deserrian oinarritutako bere konposizioak ekarriko dizkigu, berezko ukitu batez tindaturik. Zuzeneko ekitaldia zaindua eta berezia izango da, kantuen kalitateaz baliatuz entzulearen barruari hitz eginez. Bere deserritik gure erbestera.

    - “Deserriko kantak” zure azken lana aurkeztuko duzu zapatuan. Zer adierazi nahi izan duzu...


  • Jaione Yeregi (Itxesi dendakoa): “Pertsona eta gorputz guztiak desberdinak gara”

    Datorren martitzenean (hilaren 27an) Jaione Yeregi dietetika eta nutrizio teknikari eibartarrak “Gabon osteko gehiegikeriak arintzeko, zer?” hitzaldia emango du. Ekitaldia ...eta kitto! Euskara Elkarteak Urkizun dituen lokaletan izango da, 19.00etan, eta betiko moduan, interesa duen edonor etor daiteke Jaionek kontatzeko duena entzutera.

    - Zer egin daiteke sasoi honetan gure gorputza arintzeko?Gabonen ondoren proposamenen garaia...


  • Joseba Arginzoniz, argazkilaria: “Hirietan eraikinak ateratzen ditut, baina jendea interesatzen zait”

    Bere bidaietan ateratako 23 argazki erakusten ditu Joseba Arginzonizek El Corte Ingleseko Ekitaldi Aretoan. Eibarko argazkilaria zuri-beltzekoaren aldekoa da eta jendea hartzen du protagonistatzat, “beti ere eurekin errespetuz jokatuta”. Hainbat erakusketa egin ditu dagoeneko eta bidaiak ere hasi da prestatzen argazkiei begira. Erakusketa ere ibilbide gisa antolatu du, “ez da kronologikoa, baina Portugalen hasi eta etxera bueltatzean amaitzen da”. Erakusketa martxoaren 1era arte egongo da ikusgai, egunero 14.00etatik 21.00ak arte.

    - Zaldibarren bizi bazara ere, Eibarren jaioa zara, ezta?Jaio bai, baina lehenengo 13 urteak...


  • Ainhoa Mesa, kooperantea: "Bekari esker joan nintzen Perura laguntzera"

    Egoaizia Gobernuz Kanpoko Erakundea Perun garatzen dabilen proiektuan beharrean hiru hilabete eman zituen Ainhoa Mesa gazte deustuarrak eta han bizi izandako esperientziarekin benetan pozik itzuli zen etxera. Bidaiaren asmo nagusia hango nekazariei laguntza eskaintzea izan arren, horrelakoetan sarritan gertatzen den moduan, bueltako maletan haranzkoan sartutakoak baino gauza gehiago ekarri ditu.

    - Nola suertatu zitzaizun Peruraino, Egoaiziaren proiektuan laguntzera joateko aukera?Eusko...


bajar

Blog-ak

subir

bajar

Kudeaketa

Diseinua eta gauzatzea

Laguntzailea