JOSE SERODIO: “Azterketa hastean oso urduri nengoen"

JOSE SERODIO: “Azterketa hastean oso urduri nengoen"
2012/03/09 eta kitto!

-Zer dira Skills delakoa?
Lanbide Heziketen olinpiadak dira Skills-ak. Arlo eta espezialitate ezberdinetan egiten dira, nire kasuan web orrien programazio eta diseinuan. UNIan iaz hasi ziren lehiaketa hau egiten, ikasleen artean hobetzeko gogoa sustatzeko. Kanporaketa hau gaindituz gero Euskadi mailako lehiaketetan parte-hartzeko aukera luzatzen zen, gero Espainiakoan, Europan eta mundu mailan azkenik. Iaz izena eman nuen eta harritu egin nintzen 2. postuan amaitzeagatik, egindakoarekin ez nuelako podiumean ere amaituko nuenik. Errua Gorka Guenaga irakaslearena da, maila handia exijitzen digulako. Berak dioenez 4 ordutan ezin da eskatzen diguten guztia egin, eta logikoa da, baina gure esku dagoena egiten dugu frogara dena ahalik eta freskoen eramateko, eta webgune guztiz funtzionalak egitea lortzen dugu. Gero, EuskoSkills-ean parte-hartu izan nuen, eta UniSkills-ean lortutako emaitza onak emandako animoarekin, nire burua gainditzeko motibatu nintzen eta 3. postuan amaitu nuen.
-Zer egin zenuen aurtengo UniSkills irabazteko?
Egia esan, ikasi. UniEncounterren iaz Pablo Garaizarrek HTML5-ari buruz eskaini zuen hitzaldiak webguneen etorkizunari buruz begiak ireki zizkidan. “Eguneratzea nahi dut”, esan nuen. HTML5 (oraindik estandarra ez den teknologia, baina pare bat urte barru izango dena) eta jQuery-ren (javascript lengoaiko frameworka, webguneen diseinu eta programazioa errazteko oso erabilia dena) gainean interesatzen hasi nintzen. Azken honek AJAX, CCS efektuentzat, animazioentzat… laguntza handia eman zidan. Zoragarria edozein programatzailerentzat! Urtebetez aste guztietan denboratxo bat horri eskaintzen badiozu, herraminta horiek maneiatzea lortzen duzu eta webgunea beste modu batean planteatzen duzu. Nire horizontea zabaldu eta gogor lan egin nuen. Zure abileziekin zerbait ona egin dezakezula erakustearen beharra da, ezagutza handitzeko gogoak dira. Denok ikasi beharreko lezioak dira.
-Iaz 2. postuan amaituta, aurten garaipena zen zure helburua?
Irabaztea ondo dago, baina jendeari eta zure buruari noraino heldu zaitezkeen erakustea hobe da. Azterketa egiten hastean oso urduri nengoen. Programazioari denbora gehiago eskaintzea nahi nion, ikasitakoaren ostean egiteko gai naizena erakustea nahi bainuen. Amaitzeko ordu erdi falta zenean ez nuen arlo horren %100a egin eta plana aldatu nuen. Joomla (CMS) edukiko kudeatzaileari denbora gehiago eskaini nahi nion, ikusi bainuen beste ikasleak CMSan zentratuagoak zeudela. Zalantzak izan nituen, plana aldatu eta puntuak lortzea nahi izan nuen.
-Garaipen honekin EuskoSkills-ean parte-hartzeko aukera izango duzu. Nola ikusten duzu zita hori?
21 urte dauzkat eta ez dakit parte-hartu ahal izango dudan nire adinarekin. Ea estatuko txapelketara sailkatu naitekeen? Noski baietz, EuskoSkills-era banoa nire esku dagoen guztia egingo dut horretarako. Ezin duzu laga beldurra hesi bihurtzea; esfortzu, dedikazio eta lanarekin urruti heldu zaitezke. Ez dut esaten erraza denik, baina jendea lehiaketa hauetan parte-hartzera animatzen dut, ez duzulako ezer galtzen eta parte-hartzearekin esperientzia asko irabazten duzulako. Hori da saririk onena.
-UniEncounter-aren antolaketan ere ibili zara. Zer suposatzen du ekimen honek ikasleentzat?
Azken 3 urteotan jokoen arloan laguntza eskaini dut UniEncounterren. UNIa oso ondo portatu da nirekin eta asko eskertzen dut. Izugarria da hizlariek eman diezazukeen informazio kantitateaz. Maila handia dago eta zoragarria da informazio interesgarri hori doan jasotzea.