2015ko Maiatzak 30, Larunbata. 11:00


BILATZAILEA


PUBLIZITATEA

JOSEBA APAOLAZA: “Teknologia berriekin aldatu egin dira harremanak”

XXXV. Antzerki Jardunaldiei agur esateko momentua iritsi da, eta kaixo esateko momentuan bezala, euskarazko antzezlan bat egongo da ikusgai. Felix Arkarazo, Itziar Atienza eta Joseba Apaolazaren eskutik ‘Ipar haizearen kontra’ obra datorkigu, kritika onenek bermatuta.

-‘Ipar haizearen kontra’ antzezlanean Leo Leikerena egiten duzu, Emmi Rothner internet bitartez ezagutzen duena. Zer da hortik abiatuta gertatzen dena?
Istripu bidez edo ezustean ezagutzen den bikotea da aurkezten dena, eta aurrez aurre ezagutu gabe muturreraino maitemintzen dira. E-mailen bidez ezagutzen doaz erabat maitemindu arte.
-Paradoxikoa izan daiteke, hotza edota inpretsonala ematen duen zerbaiten bitartez (ordenagailua edo internet), maitasuna bezalako zerbait beroa sortzen baita.
Bai, horrela da. Aztertzen ditugun gaiak betikoak dira, gizakiak bezain zaharrak: maitasuna, fideltasuna, konpromezua, abentura nahia eta abar luze bat. Aldatzen direnak ahalbideak dira. Lehen gutun bidez egiten zen eta denbora tartea zegoen. Gaurko ahalbide eta teknologia berriei esker harremanak beste era batekoak bilakatu dira eta gaur egun internetekin harremanak izateko beste modu bat dago. Istorio hau muturreraino eramandako zerbait da.
-Bitxia da, maitasun istorioa izanda, aktore bien artean ez dagoela kontaktu fisikorik.
Horrela eskatzen du antzezlanak. Mundu paralelo bi irudikatzen ditugu, aislatuak direnak. Horrek funtzioan zehar gure begiak elkartu gabe lan egitera eraman gaitu. Bitxitu egin du lan prozesua.
-30 saiotik gora egin dituzue. Nolako harrera izan du antzezlanak?
Ezinhobea. Besteak beste, Ercilla saria eman digute. Ongi etorria da eta obrak kalitatezko zigilua duen seinale. Hortan Fernando Bernues zuzendariak asmatu egin du, taularatze orduan obrari eman dion itxura eta bukaeran batez ere. Jendeak asko goraipatu duen gauza bat izan da hori, zeinen ongi hornituta dagoen.
-Eibarko Antzerki Jardunaldiak ixteko ardura edukiko duzue. Zer suposatzen du zuentzat?
Ez nekien! Eta euskaraz egiten den bakarrenetarikoa izango dela suposatzen dut…
-Euskarazko antzezlan batekin ekin zitzaien jardunaldiei eta euskarazko batekin amaituko da.
Euskaraz egitearena goraipatu nahi dut, guretzat ere erronka handia izan baitzen bertsio biak momentu berean estreinatzea, normalean bata eta bestearen artean tartea ematen delako. Toki batzuetan euskaraz eta beste batzuetan gazteleraz egiten dugu obra. Oso harro gaude. Obra zorrotza da, Itziar Atienza eta bion artean egiten dugu gehiena, testu askorekin, eta euskara eta gazteleraz batera egitea erronka da, baina harrotasunez hartzen dugu. Eibarren euskaraz egitea gustora hartzen dugu, desafio polita da, eta espero dut jendearentzat interesgarria eta erakargarria izatea.

2015EKO MAIATZA

Elkarrizketak

subir

  • Zaloa Otaduy: “Azala babesteko krema bat ematea ezin errazagoa da”

    Farmalur-eko Zaloa Otaduyk “Nola zaindu azala udan?” hitzaldia emango du datorren...


  • Nerea Mendizabal (Psikopedagogoa): “Haurren haserrealdiak ulertzea kostatu egiten zaigu”

    Bihar (astelehenean, maiatzaren 25ean) haurren haserrealdiei buruzko hitzaldia eskainiko du Nerea Mendizabalek ...eta kitto!k Urkizun dituen lokaletan (Urkizu, 11 solairuartean), 18.00etan hasita.

    - Zerk eragiten ditu umeen haserrealdiak eta zein adinetan gertatzen dira?Haserrealdiak gizaki...


  • Alkategaiei galdezka: Miguel de los Toyos (PSE-EE)

    Domekarako, maiatzaren 24rako Udal eta Batzar Nagusietarako hauteskundeak daude deituta gurean. Oraingoan herritarrengandik gertuen dagoen erakundean zeintzuk egongo diren aukeratzea egokitzen zaigu, hau da, datozen lau urteotan gure udaleko alkatea eta zinegotziak zeintzuk izango diren botoa ematera joango diren eibartarren bozkek erabakiko dute. Bost alderdik dihardute udaletxeko jarlekuak betetzeko lehian eta guk egindako hiru galderei emandako erantzunak batu ditugu.

    - Zer izan da azken legegintzaldiaren onena eta txarrena?Onena: Krisi garaian ere, eta udal-talde...


  • Alkategaiei galdezka: Igone Lamarain (EH Bildu)

    Domekarako, maiatzaren 24rako Udal eta Batzar Nagusietarako hauteskundeak daude deituta gurean. Oraingoan herritarrengandik gertuen dagoen erakundean zeintzuk egongo diren aukeratzea egokitzen zaigu, hau da, datozen lau urteotan gure udaleko alkatea eta zinegotziak zeintzuk izango diren botoa ematera joango diren eibartarren bozkek erabakiko dute. Bost alderdik dihardute udaletxeko jarlekuak betetzeko lehian eta guk egindako hiru galderei emandako erantzunak batu ditugu.

    - Zer izan da azken legegintzaldiaren onena eta txarrena?Txarrena: udal gobernua eta herritarren...


  • Alkategaiei galdezka: Eva Juez (EAJ-PNV)

    Domekarako, maiatzaren 24rako Udal eta Batzar Nagusietarako hauteskundeak daude deituta gurean. Oraingoan herritarrengandik gertuen dagoen erakundean zeintzuk egongo diren aukeratzea egokitzen zaigu, hau da, datozen lau urteotan gure udaleko alkatea eta zinegotziak zeintzuk izango diren botoa ematera joango diren eibartarren bozkek erabakiko dute. Bost alderdik dihardute udaletxeko jarlekuak betetzeko lehian eta guk egindako hiru galderei emandako erantzunak batu ditugu.

    - Zer izan da azken legegintzaldiaren onena eta txarrena?Onena: Hobekuntzak Jaurlaritzak ekarri...


  • Alkategaiei galdezka: Javier Nuñez (PP)

    Domekarako, maiatzaren 24rako Udal eta Batzar Nagusietarako hauteskundeak daude deituta gurean. Oraingoan herritarrengandik gertuen dagoen erakundean zeintzuk egongo diren aukeratzea egokitzen zaigu, hau da, datozen lau urteotan gure udaleko alkatea eta zinegotziak zeintzuk izango diren botoa ematera joango diren eibartarren bozkek erabakiko dute. Bost alderdik dihardute udaletxeko jarlekuak betetzeko lehian eta guk egindako hiru galderei emandako erantzunak batu ditugu.

    - Zer izan da azken legegintzaldiaren onena eta txarrena?Onena: Abian ipini diren proiektuak edo...


  • Alkategaiei galdezka: Itoitz Garcia-Anton (Eibar Irabazi)

    Domekarako, maiatzaren 24rako Udal eta Batzar Nagusietarako hauteskundeak daude deituta gurean. Oraingoan herritarrengandik gertuen dagoen erakundean zeintzuk egongo diren aukeratzea egokitzen zaigu, hau da, datozen lau urteotan gure udaleko alkatea eta zinegotziak zeintzuk izango diren botoa ematera joango diren eibartarren bozkek erabakiko dute. Bost alderdik dihardute udaletxeko jarlekuak betetzeko lehian eta guk egindako hiru galderei emandako erantzunak batu ditugu.

    - Zer izan da azken legegintzaldiaren onena eta txarrena?Onena: Lehena izan dela terrorismorik...


  • Virginia Basurto (Alboan): “Mineralen ustiapena erabiltzen dute talde armatuek beraien egitekoa finantziatzeko”

    Hilaren 19an, martitzenean, “Zure mugikorrak ezkutatzen duena” dokumental-hitzaldia eskainiko du Alboan gobernuz kanpoko erakundeko teknikaria den Virginia Basurto eibartarrak ...eta kitto!ko lokaletan. Alboanek martxan jarritako kanpainaren bitartez, Kongon gertatzen ari dena jakinarazi nahi zaio jendeari. “Finantziazio horrekin amaitu nahi badugu, enpresei eta politikariei esan beharko diegu ez ditugula nahi odolez zikindutako mineralak gure mugikor, ordenagailu edo tabletetan”.

    - Zer gertatzen ari da Kongon?Kongon ia 20 urtean ari dira "isilpeko" gerra batean. Gatazkaren...


  • Nerea Blasco, zumba irakaslea: "Edozeinek dantzan egiteko koreografiak egingo ditugu"

    Bihar 16.00etatik 18.00etara bitartean zumba maratoi solidarioa egingo da Ipurua kiroldegian, Gipuzkoako Kirol Egokituko Federazioarentzat dirua batzeko asmoz. Ekimena antolatzeko ideia gaur egun Gasteizen bizi den Nerea Blasco eibartarrak izan zuen eta, hainbaten laguntzari esker, zapatu arratsaldea zumba-ren erritmora kirol pixkat bat eginda ederto pasatzeko aukera izango du nahi duen guztiak eta, gainera, Kirol Egokituko Federazioari lagunduko dio.

    - Nolatan bururatu zaizu zumba maratoi solidarioa antolatzea?Nere ahizpak Gipuzkoako Kirol...


  • Luz Maceira, ikertzailea: "Emakumeen aztarnak batuta, iragana berreraiki nahi dugu"

    Badira hilabete batzuk "Emakumeen Aztarnak Eibarko Industrializazio-prozesuan" izenburuko proiektua abiatu zela. Luz Maceira, Zaida Fernandez eta Savina Lafita gure herriko emakumeek iraganean eta, batez ere, industrializazio prozesuan bete zuten tokia eta izan zuten garrantzia aztertzen dabiltza, udalak eta Andretxeak lagunduta. Emakume horiei buruzko informazioa batzeko orduan aparteko garrantzia daukate hilean behin Untzagako jubilatu etxean egiten dituzten bilera irekiek. Parte hartzen animatzen direnek gaiaren inguruan dakitena bilerara joandako beste guztiekin partekatzen dute eta, horrela, bildutakoen artean sortzen joaten diren elkarrizketen bitartez emakume horien aztarnak batzen joaten dira, gerora aztarna horien mapa osatzeko asmoz. Ikertzaileetako batek, Luz Maceirak azaldu dizkigu proiektuaren nondik norakoak.

    - Nolatan ekin zenioten "Emakumeen Aztarnak Eibarko Industrializazio-prozesuan"...


bajar

Blog-ak

subir

bajar

Kudeaketa

Diseinua eta gauzatzea

Laguntzailea