2015ko Martxoak 6, Ostirala. 11:00


BILATZAILEA


PUBLIZITATEA

LAURA AGUDIÑA: “Interneten dena (edo ia) aurkitu dezakegu”

Laura Agudiñak emango du ikastaroa. Argazkia: Ekhi Belar.

Martxoaren 8an ‘Emakumearen Nazioarteko Eguna’ ospatzen da, eta Juan San Martin Liburutegiak eta KZ Guneak emakumeentzako enplegua bilatzeko tailerra antolatu dute. Aukera bi egongo dira ikastaroan parte-hartzeko; bata, martxoaren 1ean 11.00etatik 13.00etara eta, bestea, 27an 16.00etatik 18.00etara.

-Zer da, orokorrean, ikastaro hontan eskeiniko duzuena?
Enplegua bilatzeko nola prestatu edo zer egin azalduko dugu modu orokorrean. Besteak beste, elkarrizketak nola prestatu, oinarrizko curriculuma nola egin… Gizonentzat ere funtzionatuko luketeen gauzak azalduko ditugu, baina nola Emakumeen Nazioarteko Eguna den, emakumeei bakarrik eskeintzea pentsatu dute liburutegikoek. Ikastaroak ordu bikoak izango dira, Lanbide eta Infojobs bezalako webguneak ikusiko ditugu, eta gauza puntualak jorratuko ditugu. Ordu bi ditugunez, nahiko gainetik eman beharko dugu. Horrela, guk hainbat jarraibide emango ditugu, gero emakumeek euren kabuz erabili ditzaten.
-Zeintzuk izan daitezke enplegua interneten bilatzearen alde onak?
Alderik onena da gaur egunean dena interneten dagoela (edo ia dena). Adibidez, enpresen helbideak han bilatu ditzakezu, Lanbideren eskaintza danak han aurkitzen dira… aukera asko dago.
-Kontaktu pertsonala, hala ere, galdu egiten da.
Bai, lana eskaintzen duenaren eta eskatzen duenaren artean ez dago lehen zegoen kontaktu hori, baina elkarrizketan eman daiteke harreman hori. Horrela izaten da orokorrean, izan ere, enpresa askotara lan bila bazoaz, curriculuma euren helbide elektronikora bidaltzeko esaten dizute.
-Alde txarrak zeintzuk izango lirateke?
Orain komentatu duguna. Lana eskaintzen duenak ez duela ezagutzen curriculumean azaltzen den pertsona hori, eta horri jarraitzen diola erabaki bat edo beste hartzeko.
-Badao jende asko ez dela internetez gehiegi fidatzen. Fidagarriak dira interneten bitartez lana bilatzeko agentziak?
Askotan entzuten dira interneten segurtasunari buruzko zalantzak, “nik ez ditut sartuko hor nire datuak”, eta abar. Normala da horrelakoak entzutea, baina azaltzen badiezu zer den eta nolabaiteko konfidantza ematen badiezu, konturatzen dira seguruak direla. Infojobs, adibidez, jende asko eta askok erabiltzen du. Lanbiden, bere aldetik, oinatz digitala ematen dizute eta internet bitartez dena egin dezakezu.

HAUTESKUNDEAK 2012

Elkarrizketak

subir

  • Nuria eta Sofia, musikariak: “Kontzertuekin dirua lortuz gero, maketa grabatu nahi dugu”

    Musika txikitatik arnastu duten lagun minak dira. Nuria Robleño (pianojolea) eta Sofia Machin (abeslaria) taldea osatu berri dute. Izena? Oraindik ez dakite. “Nuria and Sofia” izenpean irekiko dute Youtube kanala haien grabaketak igotzeko. “Ez ditugu bideo kutreak igo nahi, profesionaltasunez hasi nahi dugu”, horrela, lagundu nahi dieten bideo sortzaile adituei mezua bidaltzen diete. Bien bitartean, …eta kitto!-ko sare sozialetara aurrerapen txiki bat igo dugu.

    - Nola bururatu zitzaizuen taldea sortzea?Lagun minak izan gara beti eta musika kontuetan ibili...


  • Ur Apalategi, idazlea: “Nire kontuen helburua, egia izan baino, egiaren sentsazioa ematea da”

    Paue eta Aturriko Herrietako Unibertsitatean Euskal Literaturako irakaslea da “Fikzioaren izterrak” ipuin liburuarekin Euskadi Literatura Sariaren irabazlea. Aurretik “Gauak eta hiriak” eta “Gure Gauzak S.A.” eleberriak argitaratu zituen idazlea martitzenean (hilaren 3an) Portalean izango da, Harixa Emoten tailerrean, bere ipuin liburuaren nondik norakoak argitzen, 19.00etan hasiko den saioan.

    - Zergatik nobelak egitetik ipuinetarako jauzi hau?Bi nobela jarraian idatzi ondoren, banuen...


  • Bea Martxueta, LABeko politika sozialetako idazkaria: "Karta Soziala eskuan, bigarren faseari ekiteko garaia ailegatu da"

    Martxoaren 14an "Aldaketa soziala orain!" goiburuari jarraituta manifestazioak egingo dira Bilbon eta Iruñean, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak jasotzen dituenak paperetik errealitatera saltoa emateko eskatzeko. Aurretik, bihar (martitzena, hilak 3) Arrate Kultur Elkartean karta aurkezteko hitzaldia emango du Bea Martxuetak, 19.00etan hasita. Aurkezpenean, elkarrizketa honetan egindakoaren bidetik, www.eskubidesozialenkarta.com helbidean modu zabalean jasota dagoena laburbiltzen ahaleginduko da.

    - Zer azalduko duzu Eibarren emango duzun hitzaldian? Nondik nora joko duzu?Karta Sozialaren...


  • Aitor Zabala (Erlemundua): “Ardoarekin egiten den bezala, ezti mota asko dastatzen joango gara”

    Erlemundua erlearen eta erlezaintzaren inguruan sortutako proiektu bat da. Otsailaren 24an ezti dastaketa saioa eskainiko du Erlemunduako Aitor Zabalak ...eta kitto!ko lokaletan. Izena emateko epea datorren eguaztenera arte (18ra arte) dago zabalik 5 euroren truke (4'50 euro bazkide eta berbalagunentzako).

    - Zer eskainiko duzu Eibarko ezti dastaketan?Helburua eztiaren inguruan aritzea da. Erleen...


  • Miren Torrealday, irulea: "Gure baserrietan irutea beste etxeko lan bat baino ez zen"

    Orain dela bost urte iruten hasi zenetik, Miren Torrealday-k hamaika aldiz entzun du umetan ikasi genuen Loti Ederraren ipuinaren inguruko erreferentziaren bat. Ulertzekoa ere bada, gutariko gehienok argazki artxibategietatik kanpora desagertutzat ematen genuen irudia nekez errepikatuko baita orain dela urtebete inguru zabaldu zuen Ardilanak-etik kanpora. Gaur egun neska gazte bat goruan iruten ikustea bitxia bada, horretan hasteko bideari interneten ekin ziola entzutea oraindik bitxiagoa egingo zaio askori. Edozelan ere, irule eibartarrak naturaltasun osoz, primeran uztartu ditu antzinako lanbidea eta teknologia berriak.

    - Nolatan hasi zinen goruan iruten?Umetan amamarekin puntu tontoa egiten ikasi nuen eta, luzaroan...


  • Eñaut Elorrieta, abeslaria: “Deserriaren inguruko lan kontzeptuala egin dut”

    Eñaut Elorrieta Ken Zazpi taldeko kantariak bakarkako ibilbidea irekitzen duen lehen diskoa, “Deserriko kantak” aurkeztuko du bihar (zapatua, hilak 7) Coliseoan, gaueko 22.00etan eskainiko duen kontzertuan. Olerki ugari sortu dituen deserrian oinarritutako bere konposizioak ekarriko dizkigu, berezko ukitu batez tindaturik. Zuzeneko ekitaldia zaindua eta berezia izango da, kantuen kalitateaz baliatuz entzulearen barruari hitz eginez. Bere deserritik gure erbestera.

    - “Deserriko kantak” zure azken lana aurkeztuko duzu zapatuan. Zer adierazi nahi izan duzu...


  • Jaione Yeregi (Itxesi dendakoa): “Pertsona eta gorputz guztiak desberdinak gara”

    Datorren martitzenean (hilaren 27an) Jaione Yeregi dietetika eta nutrizio teknikari eibartarrak “Gabon osteko gehiegikeriak arintzeko, zer?” hitzaldia emango du. Ekitaldia ...eta kitto! Euskara Elkarteak Urkizun dituen lokaletan izango da, 19.00etan, eta betiko moduan, interesa duen edonor etor daiteke Jaionek kontatzeko duena entzutera.

    - Zer egin daiteke sasoi honetan gure gorputza arintzeko?Gabonen ondoren proposamenen garaia...


  • Joseba Arginzoniz, argazkilaria: “Hirietan eraikinak ateratzen ditut, baina jendea interesatzen zait”

    Bere bidaietan ateratako 23 argazki erakusten ditu Joseba Arginzonizek El Corte Ingleseko Ekitaldi Aretoan. Eibarko argazkilaria zuri-beltzekoaren aldekoa da eta jendea hartzen du protagonistatzat, “beti ere eurekin errespetuz jokatuta”. Hainbat erakusketa egin ditu dagoeneko eta bidaiak ere hasi da prestatzen argazkiei begira. Erakusketa ere ibilbide gisa antolatu du, “ez da kronologikoa, baina Portugalen hasi eta etxera bueltatzean amaitzen da”. Erakusketa martxoaren 1era arte egongo da ikusgai, egunero 14.00etatik 21.00ak arte.

    - Zaldibarren bizi bazara ere, Eibarren jaioa zara, ezta?Jaio bai, baina lehenengo 13 urteak...


  • Ainhoa Mesa, kooperantea: "Bekari esker joan nintzen Perura laguntzera"

    Egoaizia Gobernuz Kanpoko Erakundea Perun garatzen dabilen proiektuan beharrean hiru hilabete eman zituen Ainhoa Mesa gazte deustuarrak eta han bizi izandako esperientziarekin benetan pozik itzuli zen etxera. Bidaiaren asmo nagusia hango nekazariei laguntza eskaintzea izan arren, horrelakoetan sarritan gertatzen den moduan, bueltako maletan haranzkoan sartutakoak baino gauza gehiago ekarri ditu.

    - Nola suertatu zitzaizun Peruraino, Egoaiziaren proiektuan laguntzera joateko aukera?Eusko...


  • Aitor Fernandez de Pinedo, Hezkuntza Plataformen Topaguneko kidea: "Hezkuntza sistema propioa eraikitzeko bidea itxi nahi du LOMCE-k"

    Datorren urtarrilaren 20rako, martitzenerako, hitzaldia antolatu du Eibarko Lomceri ez! hezkuntza taldeak. "LOMCE: ondorioak eta alternatibak" izenburuari jarraituta, Wert ministroaren hezkuntza erreformarako legeak gure ikastetxeetara ekarri eta ekarriko duenari buruz jardungo dute eta, azterketa horretan laguntzeko, Aitor Fernandez de Pinedo eta Ane Landeta Hezkuntza Plataformen Topaguneko kideak gonbidatu dituzte. Hitzaldia 18.30etan hasiko da, Portalean, eta umeendako haurtzaindegi zerbitzua eskainiko dute.

    - Zeintzuk dira legearekin etorriko diren aldaketa nagusiak eta nolako eragina izango...


bajar

Blog-ak

subir

bajar

Kudeaketa

Diseinua eta gauzatzea

Laguntzailea