Markel Alberdi (igerilaria): “Hiri Olinpikoan Bolt bezalako kirolariekin egotea surrealista izan zen”

2017/01/13 eta kitto!
Igeriketari eskainitako bizitzak puntu gorena izan du 2016an Markel Alberdirentzat. Eibartarra Rio de Janeiroko Joko Olinpikoetan izan zen abuztuan, azal eta oroimenean beti izango duen gertakizuna. Poza nagusi Brasil aldean, baina urtea ez da batere erraza izan Alberdirentzat. Igeriketarekin haserretzeraino iritsi da, bere pasioa izan den horretatik aldentzera. Madrilgo goi-mailako kirolaren exijentziak utzi eta Eibarren dugu orain, bizitza lasaiago baten bila.

- Nekez ahaztuko duzu 2016a...
Bai, egia esan urte oso berezia izan da. Alde positiboak izan ditu, beste batzuk negatiboak, baina ahazteko zaila izan dela, hori ziur.

- Alde mingotsetik hasiko gara. Zein gauza negatibo aipatuko zenituzke 2016tik?
Gauza negatiboena izan da asko gozatzen nuen zerbait, igeriketa, obsesio bihurtu zela niretzat. Horrek estres asko eta antsietatea sortu zizkidan eta, ondorioz, nekatzen joan naiz eta oso gogorra egin zait dena. Nire buruaren kontra joatea zen nire egunerokoa. Nola hala aurrera jarraitzea Rioko Olinpiar Jokoetara joateko helburuarekin.

- Gogorra zara zure buruarekin, zorrotzegia?
Bai. Konturatu naiz nire izaeraren arazoa hori dela. Gauzak ondo doazenean ona izan daiteke, dena kontrolatu eta aztertzen duzulako, baina azkenean autoexijentzia hori obsesio bihurtu zen, perfekzionismora eraman ninduen eta neurritik irten nintzen.

- Merezi izan dizu zure buruarekin izan duzun zorroztasun horrek?
Bai, noski. Bidean asko ikasi dut. Aipatu dudan nire izaeraren alde hori aldatzen saiatu behar naiz, baina nire ametsa bete izan ahal dut: Joko Olinpikoetan lehiatzea.

- 2016ak 366 egun izan ditu, baina gehiago izan dituela iruditu zaizu?
Oso luzea egin zait! Egoera hartan ilusioa ere galdu nuen eta, aurrera jarraitu banuen, nire betiko ametsa betetzeko helburuarekin izan zen.

- Une mingotsak albo batera lagata, 2016 urtean une oso gozoak ere bizi izan dituzu. Rioko Joko Olinpikoetan, esaterako.
Nire urteko helburua bertara joatea zen. Hasiera batean bakarka joatea zen asmoa, baina hainbat buelta eta gorabeheren ostean, erreleboetan hartu nuen parte. Gaizki pasatuta eta osasunarentzat txarra izanda ere, Riora joan nintzen eta izugarrizko esperientzia bizi izan nuen. Hortaz oso harro nago.

- Zer etorri zitzaizun burura Rio 2016n egongo zinela jakin zenuenean?
Alde batetik, poz handia, zehaztutako helburua lortu nuelako. Bestetik, negoen egoeran egonda, beste hilabete batzuk gehiago modu berean jarraitzea zen: lan eta lan, antsietatearekin, erdi deprimituta... nahiko gogorra. Beraz, sentsazio gazi-gozoa izan zen. Hala ere, helburua argi neukan eta, nahiz eta jakin denbora gehiagoz sufritu beharko nuen, gerora mereziko zuela pentsatu nuen.

- Rio 2016 aurrean prest sentitzen zinen? Dudak zenituen?
Mila zalantza nituen. Gainera, antsietate egoeran are duda gehiago dituzu. Ezin nuen atzera egin, beraz, eguneroko bizitzari ahalik eta ondoen egin nion aurre, ahalik eta modu positiboenean. Nire buruaren kontra lan egin nuen egunero, baina helburua zehaztuta edukitzeak lagundu zidan.

- Nolako giroa bizi da Joko Olinpikoen barnealdean?
Hiri Olinpikora joan aurretik Rio de Janeiroko hotel batean geratu ginen eta bertatik Kristo Berreroslea ikusten zen. Hor jabetu ginen non geunden. Nahiz eta antsietatearekin egon eta ez guztiz ondo, polita zen han geundela ikustea. Gero, Hiri Olinpikora joan eta jantokian Bolt eta antzeko kirolariak ikustea surrealista izan zen. Rafa Nadal eta Pau Gasolekin hizketan aritu ginen eta “non ote nago!” esaten nion nire buruari.

- Igerilekura joateko unea heltzen da orduan. Ametsa egia bihurtzeko momentua?
Bezperan jada igeri egin behar duzula pentsatzen zabiltza eta zalantzak dituzu. Burua bueltaka daukazu, presio asko gainean (bai norberarena, bai federakuntzarena, bai telebistarena), baina gutxienez badakizu olinpikoa izango zarela. Psikologoarekin landutako gauzak martxan jarri eta ahalik eta proba onena egiten saiatzea besterik ez zen geratzen. 100 metro ziren, betikoa, baina nabari zen non geunden eta sentitzen genuen sentimendu olinpikoa.

- Nola sentitu zinen igeri egiten?
Hobeto sentitzea gustatuko litzaidake. Ez negoen %100era eta ez nituen sentsazio oso onak, baina egin nahi nuena egin nuen eta horregatik nago harro. Nire estrategia gauzatzeko gai izan nintzen eta ia nire marka onena berriz egitea lortu nuen.

- Eta lasterketa amaitzean, zer?
Pareta ukitu nuenean poz-pozik negoen. Lasaitua hartu nuen lan ona egin nuelako, igerian disfrutatu egin nuen eta oporrak nituen aurretik. Gero 8 egun geratu nintzen Rion eta esperientzia asko gozatu nuen.

- Eibarrera bueltatzeko erabakia orduan hartu zenuen edo lehenago?
Aurretik hartutako erabakia zen. Igeriketarekin oso erreta negoen. Buruz, emozionalki eta fisikoki asko birrindu nuen neure burua, eta atseden edo aldaketa bat behar nuen.

- Nabari duzu aldaketa?
Zaila da aldaketa hau ere. Orain ez daukat presiorik, baina ez da erraza. Etxera bueltatzea, Madrildik Eibarrera etortzea... nik Eibar asko maite dut, baina alde handia dago. Gainera, bizitza osoan zehar igeriketa maite izan dut eta orain berarekin haserre nabil. Hori ez da oso atsegingarria. Hutsunea sentitzen dut, zerbait faltan, eta hori kudeatzen ibili behar naiz.

- Zein momentutan zaude orain?
Batzuetan antsietatearekin egoten naiz. Aldaketa onera da, baina beti dago estres puntu bat. Izan ere, hasieran ez nekien zer egin; gero, IK4-Teknikerren proiektu bat egiten hasi naiz eta 8 ordu lanean ematen ditut, eta ez nago horretara ohituta; nire ilusio handiena zena, igeriketa, albo batera utzi dut; beraz, batzuetan erdipurdi nabil, baina argi daukat momentu honetan nahiago dudala hemen egotea eta bizitza lasaiagoa eduki, eta ez Madrilen jo eta su ibili.

- Igerilekura lehiatzeko bueltatzea aurreikusten duzu edo ez duzu horretan pentsatzen ere oraindik?
Ez dakit. Noizean behin igerilekura joaten hasi naiz, baina buruak lehiatzea ez badit eskatzen, momentuz ez.

markel alberdi2