Euripean agurtu ditugu Aratosteak

Euripean agurtu ditugu Aratosteak
2016/02/09 eta kitto!
Aurreko egunetan eguraldia lagun izan dugu, Aratosteak ospatzeko zein koko-jantzita kalera irtetzeko aproposa, baina gaur eguerdian ailegatu zaigun aldaketak euria ekarri digu eta, horren eraginez, euripean agurtu ditugu Aratosteak. Arratsalderako Astixak prestatutako jokoak egiteko ez da arazorik izan, karparen babesari esker, baina "sardina-txikiaren" kalejira aurreikusita zegoena baino laburrago eta azkarrago egin behar izan dute, Untzagan bertan, karpatik udaletxeko arkupeetara eta handik karpara buelta. Hala ere, jaia azken minuturaino aprobetxatu nahi izan dutenek horretarako tartea izan dute eta ederto pasatu dute DJ Arnok girotutako dantzaldian.

aratosteak_sardina (28)

aratosteak_sardina (34)