Euskal preso eta iheslariak etxeratzearen aldeko elkarrataratzea egin du LAB sindikatuak

Euskal preso eta iheslariak etxeratzearen aldeko elkarrataratzea egin du LAB sindikatuak
2017/06/29 eta kitto!
Debaldea eskualdeko LAB sindikatuak deituta, gaur eguerdian euskal preso eta iheslari politikoak etxeratzearen aldeko elkarrataratzea egin da Untzagan, udaletxe parean. Sindikatuak hilero antolatzen du hori eskatzeko ekimenen bat eta gaur Eibarren batu dira LABeko delegatuak eta Eibarko herritarrak. Kontzentrazioa amaituta egin dituzten adierazpenen arabera, "aipatutako helburua lortze aldera, jende guztiaren inplikazioa beharrezkoa dela uste du LAB-ek. Ildo horretan, langileen eremutik, IREKI ekimenak, Euskal Herri mailan ia 90.000 sinadura batu eta Gatazkaren Konponbiderako Foro Sozialaren eskuetan laga izana txalogarria eta positiboa dela deritzogu". Horrekin batera, LABek preso eta iheslarien etxeratzea lehentasuntzat duela adierazi dute: "Horregatik, hurrengo kurtsoan, lan eremuan diharduten langile eta eragile guztiak aldarrikapen honekin bat egin dezaten, buru-belarri arituko gara".