Euskal selekzioko neskek 2-1 irabazi diete txekiarrei

Euskal selekzioko neskek 2-1 irabazi diete txekiarrei
2017/11/25 eta kitto!
Gaur, Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunean, Euskal Herriko eta Txekiako selekzioetako neskek indarrak neurtu dituzte Ipuruan eta euskaldunek irabazi dute partidua, 2-1 emaitzarekin. Erika Vazquezek eta Nahikari Garciak egin dituzte euskal selekzioaren golak, eta txekiarrena, berriz, Bartonobak. Talde bietako jokalariek bat egin dute matxismoaren kontrako aldarriarekin, zelaian pankarta zabaldu eta argazkia aterata. Bide batez gaur 20:00etan Untzagan egingo den elkarretaratzera joateko deia egin dute.