Datorren astean hasiko da Astixaren udaleku irekietarako izen-ematea

Datorren astean hasiko da Astixaren udaleku irekietarako izen-ematea
2017/04/27 eta kitto!
Ikasleen oporrak gerturatzen doazela eta, gaur goizean aurkeztu dituzte herriko umeek aisialdia euskaraz gozatzera bideratutako udaleku irekiak Portalean. Oporrak Afariketan 6-11 urteko haurrentzako zerbitzua da (txangoak hondartzara eta mendira, eskulanak…). Udalekuaren iraupena 10 egunekoa izaten da (aste bitan banatuta): bost egunetan jarduerak goizez izaten dira bakarrik (10:00etatik 13:00era) eta beste bostetan, berriz, egun osoa betetzen dute (10:00etatik 18:00etara). Bi txanda izaten dira. Aurre-inskripzioa maiatzaren 1etik 7ra egingo da (bakarrik internet bidez, astixa.eus helbidean). Behin-betiko inskripzioa, berriz, ekainaren 5etik 9ra izango da, Indianokua gaztelekuan (09:30-13:30 eta 16:00-18:00). Prezioa 60 eurokoa da (100 eurokoa anai-arrebentzat eta 20 eurokoa RGI/AGI jasotzen dutenentzat).

oporrak afariketan 2017

oporrak afariketan 2017

 

Udan Jolasean, berriz, 2011 urtean jaiotako haurrentzako zerbitzua da eta, horregatik, irteera guztiak Eibarren burutzen dituzte. Kasu honetan ere iraupena 10 egunekoa da, aste bitan banatuta, eta jarduera guztiak egun erdikoak izaten dira (10:00etatik 13:00era). Txanda ekainaren amaiera aldera hasten da. Prezioa 40 eurokoa da eta izena emateko Indianokua gaztelekura joan daiteke edo, bestela, internet bidez ere egin daiteke (maiatzaren 2tik 6ra). Egitasmo biak udalak antolatu eta Astixak kudeatzen ditu.

udan jolasetan 2017

udan jolasetan 2017

Informazio gehiago: www.astixa.eus