Euskararen aldeko konpromisoak saria du

Euskararen aldeko konpromisoak saria du
2017/02/22 eta kitto!
Neguko Merkealdien Azokan, "Euskeraz Primeran!" kanpainak, euskararen aldeko konpromiso pertsonala eskatu zien hurbildu ziren herritarrei. Konpromiso horren truke erosketa-poltsak banatu ziren  eta parte-hartzaile guztiak 100 euroko erosketa-txartelaren zozketan sartu ziren (Eibar Merkatalgune Irekiak eskainita).

Irabazlea Unax Blanco izan da. Ostiral goizean egon zen Euskeraz Primeran! kanpainaren mahaian semetxoarekin batera konpromisoa idazten eta gaur ere familiarekin  etorri da poz-pozik saria jasotzera.

Zorionak familia!