"Feminismoa eta euskara" berbaldirako galderak aurretiaz bidaltzeko aukera zabaldu dute

"Feminismoa eta euskara" berbaldirako galderak aurretiaz bidaltzeko aukera zabaldu dute
2018/04/10 eta kitto!
Barixakuan Eibarren AKEBAIk antolatutako bosgarren berbaldia egingo da udaletxeko patioan, 18:30ean. Oraingo honetan saioa NALUA Eibarko Feminista taldearekin, Arrate Kultur Elkartearekin eta Hankamotxak Bertso Eskolarekin elkarlanean antolatu du AKEBAIk. Apirilaren 13an, beraz, "FEMINISMOA ETA EUSKARA" gaiaren inguruan Idurre Eskisabel eta Lorea Agirrerekin berbetan jarduteko aukera izango da. Hala ere, Loreari edota Idurreri egiteko galderaren bat izanez gero, aurretiaz bidaltzeko aukera daukazue HEMEN. Animatu!

hamaika berbaldi apirila