Ferroforma 2017 Azoka, gaur hasi eta etzira arte zabalik BEC-en

Ferroforma 2017 Azoka, gaur hasi eta etzira arte zabalik BEC-en
2017/06/06 13:39
eta kitto!
Ekainaren 6tik 8ra arte Bilbao Exhibition Centre-n (BEC) egingo den Ferroforma azokan sektoreko profesional adierazgarrienak egongo dira. Interesatuek balizko aliantza eta joint-ventureetan parte hartu ahal izango dute, nazio zein nazioarte mailan. Bertatik bertara ezagutu ahal izango dituzte tokiko, estatuko eta nazioarteko merkatuaren egoera eta joera; lehiakideak ezagutzeaz gain, bertako enpresa bakoitzak bezero/hornitzaileen zorroa hedatu ahal izango du. Interesatuta bazaude, Ferroformara egingo duzun bisita ahalik eta hobekien planifikatzeko, eta beharrezkoa den informazioa jasotzeko direktorio edo zerrenda bat diseinatu da. Hor daude, gure herriko beste enpresen artean, BOJ Olañeta eta JAZ Zubiaurre SA enpresetako proiektu berriak. Horrez gain, Ferroformak teknologia berrien aplikazioaren inguruko gai garrantzitsuei erantzuna ematen dion programa bat eskaintzen du.