Futbola, waterpoloa eta pilota asteburuan Eibarren

Futbola, waterpoloa eta pilota asteburuan Eibarren
2016/12/08 eta kitto!
Asteburu honetako kirol agenda nahiko ohiz kanpokoa bada ere, izango da zer ikustekorik gurean gaur hasi eta domekara arte luzatuko den egitarauan. Foballak eskainiko du aukera gehien, domeka eguerdian Ipuruan jokatuko den 1. Mailako Eibar-Alavesengandik hasita. Erregional Gorengoen Mailako Eibar Urko eta Intxurreren artekoa jokatuko da Unben domeka arratsaldean eta, gazteenen arloan, jubeniletan Ohorezko Maila Nazionaleko Eibarrek Athletic hartuko du zapatu arratsaldean. Foball-zaletuen jardunaldia normaltasunez jokatuko da, zapatuko eta domekako jardunaldietan. Eskubaloian, aldiz, partidu bakarra izango da Ipuruan, kadeteen mailako Eslaban Eibar Eskubaloikoarena. Waterpoloan bi partidu interesgarri ikusteko aukera izango da Orbean, bietan ere senior mailako Urbatekoen lehen taldeekin (neskena eta mutilena), kasu bietan CD Bilbao aurkari dutela. Eta pilotan, Gipuzkoako Errendimendu Txapelketaren final laurdenetan, Klub Deportiboko infantil mailako Sanchez eta Azkargorta aurrera egiten ahaleginduko dira bihar Astelenan.
Asteburu honetako karteldegia murritzagoa izanda ere, badira beste talde batzuk euren norgehiagokak Eibartik kanpora jokatu beharko dutenak. Gaurtik hasita, gainera, foballean emakumezkoen 2. Mailako Eibarrek Arratian jokatuko baitu 17:00etan. Etzi, bestalde, arituko dira Avia Eibar Rugbyko lehen taldea Zarautzen eta Somos Eibar Eskubaloia Irunen, areto-foballeko Debabarrenak domekan Guadalajaran jokatuko duen bitartean.

Informazio gehiago asteburuko KIROL AGENDAn