Gabriel Brau Gelabert argazkilariak bere liburu berria aurkeztuko du gaur Portalean

Gabriel Brau Gelabert argazkilariak bere liburu berria aurkeztuko du gaur Portalean
2017/05/18 14:47
eta kitto!
Bakarne Elejalde eta Jose Luis Irigoien Eibarko Klub Deportiboko Argazki Taldeko kideek aurkeztuko duten ekitaldian, gaur 19:30ean Gabriel Brau Gelabert argazkilaria Portalean egongo da, "Visión Fotogáfica y Lenguaje Visual" bere liburu berria aurkezten. 1957an Cardedeun (Bartzelona) jaioa, formazioz autodidakta den argazkilariak 1989az geroztik dihardu horretan lanean eta bere argazkiei esker sari garrantzitsu ugari eskuratu ditu eta mundu mailan argazkilari oso ezaguna izatera ailegatu da. Sarrera librea izango da, toki guztiak bete arte eta, aurkezpenaren aitzakiarekin,  hori amaitu eta jarraian Argazkilaritza Maiatzean egitarauko erakusketetara bisitan joango dira.
liburua