Gaizka Garitano omenduko dute bihar Ipuruan

Gaizka Garitano omenduko dute bihar Ipuruan
2017/01/27 eta kitto!
Bihar arratsaldean Eibarrek Ligako bigarren itzulia hasiko du Ipuruan A Coruñako Deportivo hartuta. Aukera hori baliatuz, Eibar FTko zuzendaritzak Gaizka Garitako galiziarren entrenatzailea eta Patxi Ferreira eta Iñaki Lafuente haren laguntzaileak omenduko ditu Eibarrekin 1. Mailara igotzea lortu zutelako. Ekitaldi hori Ipuruako palkoan egingo da arratsaldeko 17:15ean eta, aurretik, 13:00etan, Amaia Gorostiza presidente, Mikel Larrañaga presidenteordea eta Javier Sarrionandia zuzendaritzakoa peñekin elkartuko dira Untzagan.
Bestalde, asteburuko karteldegiari errepasoa eginez, foballean bihar 18:30ean jokatuko den partidu horrez gain, nesken 2. Maila Nazionalean Eibarrek Añorga hartuko du domekan 12:30ean; eskubaloian, 1. Nazional Mailan Somos Eibar Eskubaloiak Uharte hartuko du Ipuruan bihar 19:00etan eta emakumezkoen Euskadiko Txapelketan Avia Eibar Eskubaloiak Berangon jokatuko du domeka eguerdian; errugbian, Ohorezko B Mailako senior taldeak El Salvador hartuko du Unben bihar 16:00etan, eta kadeteen eta jubenilen partiduak ere izango dira bihar goizean; saskibaloian, Katu-Kalek Mutriku hartuko du bihar Kiroldegian 3. Mailako partiduan; waterpoloan, emakumezkoen Euskal Herriko 1. Mailako neurketan Urbat 3H taldeak Bidasoa XXI hartuko du domekan 18:00etan; eta pilotan, azkenik, gaur afizionatuen mailako hiru partidu jokatuko dira Astelenan, Udaberri Txapelketako helduen arteko bi eta Gipuzkoako Errendimendu Txapelketako infantil mailako beste bat.