Gaur gauerdiko serenatarekin hasiko dira Santa Zeziliaren omenezko emanaldiak

Gaur gauerdiko serenatarekin hasiko dira Santa Zeziliaren omenezko emanaldiak
2017/11/18 eta kitto!
Urteroko martxan, zapatu gauerdian Untzagatik abiatuko dira Eibarko Cielito Musika Bandako musikariak, Santa Zeziliaren omenezko kalejiran. Eta domekan, berriz, kontzertua emango dute Coliseo antzokian, 12:30ean, Isabel Laspiur pianojoleak lagunduta. Carlos Sanchez-Barbak zuzenduko duen emanaldian “Lliria” (pasodoblea, JM Martin Domingo), “Pilatus: Mountains of Dragons” (poema sinfonikoa, S. Reineke), “La tabernera del Puerto” (fantasia, P. Sorozabal), “Danzon nº2” (dantza, A. Marquez) eta “Pops in the Spots” (aukeraketa, R. Kerner) eskainiko dituzte. Juan Bautista Gisasola Musika Eskolakoak, berriz, eguaztenean, Santa Zezilia egunean irtengo dira kalejiran, 17:00etan.

IMG_3810