Gaur itxiko dute antzerkirako sarreren aurresalmenta Coliseo antzokiko sarreran

Gaur itxiko dute antzerkirako sarreren aurresalmenta Coliseo antzokiko sarreran
2017/02/13 10:15
eta kitto!
Gaur itxiko da 40. Antzerki Jardunaldietarako sarreren aurresalmenta Coliseo antzokian, 14:00etan. Hortik aurrera, sarrerak erosteko funtzio bakoitza baino lehen, 19:00etatik 20:00etara dagokion antzokiko leihatilara joan beharko da edo, bestela, internet bidez erosteko aukera ere badago, Kutxabank zerbitzuaren bitartez. Eta funtzio bakoitzaren aurretik ere, ikuskizuna hasi baino ordubete lehenago  egun horretako antzezlanerako sarrerak salgai egongo dira leihatilan.