Gaur jasoko dituzte Bilboko manifestaziorako Gure Esku Dagok antolatu duen autobuserako zerrendak

Gaur jasoko dituzte Bilboko manifestaziorako Gure Esku Dagok antolatu duen autobuserako zerrendak
2017/09/28 eta kitto!
Kataluniako erreferendumaren inguruan sortu den egoeraren aurrean, Gure Esku Dagok manifestazioa antolatu du zapaturako Bilbon, erabakitzeko eskubidearen alde azaltzeko. Gizarte osoa dei egiten du Gure Esku Dagok datorren zapatuan kalera irten eta Bilbon antolatu duen manifestazioan parte hartzera. La Casillatik 17:30ean abiatuko den manifestazioak 'Demokrazia | Erabakitzeko askatasuna' goiburua izango du eta EAJ, EH Bildu, ANC-EH eta Independentistak eragileek bat egin dute deialdiarekin. Eibarko Gure Esku Dagok manifestaziora joateko autobusa antolatu du. Irteera 16:00etan izango da, Ego Gainetik, eta gaur da izena emateko azken eguna. Izena emateko zerrendak Guridi, Buenos Aires, Manuel, Azkena, Kultu, Diana eta Beleko tabernan daude.