Gaur taularatuko duten “El oxímoron de la abuela” lanak itxiko ditu Antzerki Jardunaldiak

Gaur taularatuko duten “El oxímoron de la abuela” lanak itxiko ditu Antzerki Jardunaldiak
2018/03/23 eta kitto!
Gaur 20:30ean taularatuko da Coliseo antzokian Eibarko XLI. Antzerki Jardunaldietako azken lana, La Red antzerki elkartearen “El oxímoron de la abuela”. Antzezlanean parte hartzen duten antzezle biak, Maite Lorenzo eta Juanma Cano, eibartarrak dira eta testua, berriz, Jose Luis González Blanco ermuarrak idatzi du. Diotenez, “memoria historikoari, duintasunari, minari eta gizatasunari buruz mintzatzen den lana da”. Antzezlanak egilearen amonaren benetako istorioa du abiapuntu eta Gerra Zibilari eta gerraosteari buruz hitz egiten du, “mezu positiboarekin”.