Gazte Eguneko kamiseta lehiaketako irabazlea aukeratu dute

Gazte Eguneko kamiseta lehiaketako irabazlea aukeratu dute
2017/05/28 eta kitto!
Aurtengo San Juan jaietan, Gazte Egunerako kamisetaren diseinua aukeratzeko Jaixak Herrixak Herrixandakok antolatutako lehiaketak irabazlea dauka, finalista biei jendeak emandako boto guztiak zenbatu eta gero. Hala ere, Gazte Egunerarte ez dute ezer esango, sorpresa izango da. Bestalde, egun horretarako bazkarirako txartelak barixakuero, 18:30ean salgai ipiniko dituzte Depor azpian.