Otsaila bete-betea Indianokuan

Otsaila bete-betea Indianokuan
2012/02/02 00:00
eta kitto!

Datozen egunotarako jarduera mordoa antolatu dituzte Indianokua gaztelekuan. Gaur bertan sanblas opilak egiteko sukaldaritza-tailerra eskainiko dute gaztelekuko sukaldean. Bihar eta etzi, berriz, birziklapenaren ingurukoa emango dute. Hilaren 5, 11, 17, 18 eta 26rako "Play Wii" izenekoa antolatu dute. Martxan dagoen Makrolehiaketaren 3. eta 4. probak hilaren 10ean eta 24an jokatuko dira, hurrenez hurren. Eta otsailerako programazioa biribiltzeko, otsailaren 12an filme bat emango dute, 17an koko-jantzi lehiaketa egingo da, 18an eta 19an lip-dub bat grabatzuko dute eta 25ean kontsumo tailerra eskainiko da.
Antolatutako jardueretatik kanpo, gaztelekua egunero zabaltzen dute astelehenetan izan ezik: martitzenetik eguenera bitartean 18.00etatik 20.00etara, barixakuetan 16.30etatik 21.00etara, zapatuetan 17.00etatik 21.00etara eta domeka eta jai-egunetan 17.00etatik 20.30etara.
Iaz, Aste Santu inguruan zabaldu zuten Muzategi kalean Indianokua gaztelekua eta, Udalak esku artean darabiltzan estatisken arabera, harrezkero hilerik hile bertara joaten diren gazteen kopuruak gora egin du. Zabalik dagoenetik 1.000 lagun hartu ditu gaztelekuak, "gehienak 12-14 urteko nerabeak izan dira, baina udazkenetik hona 15-17 urte bitartekoak ere gutxika gutxika gehiago hurbiltzen hasi direla ikusten dihardugu. Bestalde, eta generoari begira, batez ere mutilak etorri dira lokalera, baina azken hilabeteotan neska eta mutilen arteko aldea murrizten joan da eta abenduan, adibidez, 400 neska etorri ziren gaztelekura". Egunaren arabera gaztelekuan batutakoen kopurua aldatzen joaten da, baina orain arteko datuetan jasotakoari jarraituta, maiatzaren 7an batu ziren gazte gehien Indianokuan, 141 lagun hain zuzen ere.