Gilda Lehiaketako irabazleek saria jaso dute

Gilda Lehiaketako irabazleek saria jaso dute
2017/03/15 eta kitto!
Maixa tabernak irabazi du III. Gilda Lehiaketako epaimahaiaren saria, eta Urki auzoko Bar Nuevok, berriz, herritarren saria. Martitzenean jaso zituzten sariak Maixako David-ek eta Nuevoko Iraitzek Ruben eta Mireia epaimahaikideen eskutik. 150 euroko sariaz gainera, diploma bana ere jaso zuten.

...eta kitto! Euskara Elkarteak, Euskeraz primeran! kanpainaren barruan antolatzen duen lehiaketa, aurten, hiru egunetan egin da, martxoaren 8, 9 eta 10ean, hain zuzen. 25 tabernak jardun dute nor baino nor eta herritarren artean ere mugimendua igarri da. 2.000 lagunek baino gehiagok eman dute botoa tabernetan jarritako bozketa-ontzietan eta botoa eman dutenen artean zozketa egin eta gero, Ainhoa Errastiri egokitu zaio Kantabria jatetxeko bi menu bereziko saria.

Mireia Alonso, Ruben Etxaniz eta Iosu Mugerzak osatutako epaimahaiak ez du lan erraza izan, euren hitzetan, "urtetik urtera eboluzio nabarmena egon da. Aurkezpen zainduagoak, sormen-lan handiagoa... Txalotzekoa da ostalariek hartzen duten lana lehiaketan parte hartzeko". 

Iraitz eta David, semearekin batera, saria jasotzenGIlda lehiaketa

 

 

 

 

 

 

 

 

Maixako eta Nuevoko gildak hurrenez hurren                                                                                                                

Maixa


Bar Nuevo