Gimnasia egiteko makinak ipini dituzte Azitainen, tren geltokitik gertu

Gimnasia egiteko makinak ipini dituzte Azitainen, tren geltokitik gertu
2017/05/09 eta kitto!
Ariketa fisikoa aire librean egin nahi dutenentzat gimnasia makinak ipini dituzte Azitainen, tren geltokitik gertu (Lidl dendaren atzealdean, pasabidea igaro eta errekaren beste aldean). 10 makina daude guztira eta bakoitza ariketa zehatz baterako pentsatuta dago: hanka-prentsa, arraunean egin eta dortsalak lantzekoa, pesak etzanda egiteko bankua, abdominalak egiteko bankua, lunbarrak lantzekoa, hankak flexionatu eta tenkatzekoa, oreka lantzeko platera, gerria lantzekoa, sorbalda-errotazioa lantzekoa eta bizikleta eliptikoa. Aparatu hauek jartzeko erabakia PSE-EE, EAJ eta Irabazi alderdiek 2016ko aurrekontuan lortutako hitzarmenari zor zaio. Lanak Industrias Agapito enpresak egin ditu, udalak 8.896 euroko aurrekontuarekin adjudikatu eta gero.

Azitain kirol makinak (9) Azitain kirol makinak (10)