Gipuzkoa osotik etorritako jubilatuak bildu dira gaur Eibarren

Gipuzkoa osotik etorritako jubilatuak bildu dira gaur Eibarren
2017/10/21 eta kitto!
Iaz egindakoari jarraituta, aurten ere Eibarren egin da Gipuzkoako jubilatu eta pensiodunen elkarteak antolatutako Pertsona Nagusien Ibilaldi Probintziala . Gipuzkoako 73 elkarte eta jubilatu etxeren partehartzea izan du ekitaldiak eta guztira 700 jubilatu inguru bildu ditu. Herria alde batetik bestera zeharkatu duen ibilbideari Urkizun ekin diote, 11:00ak aldera, eta euria egin arren umoretsu eta kantuan hasi dute eguna. Untzagan amaitu dute martxa eta, kolektiboaren eskaerak aldarrikatu eta gero, Armeria Eskolara joan dira bazkaltzera.

IMG_7987


IMG_8070