Giro ederrean jokatu zen Muñoaren aldeko berakatz zopa txapelketa

Giro ederrean jokatu zen Muñoaren aldeko berakatz zopa txapelketa
2016/11/20 eta kitto!
Zapatuan Untzagan izandako Eibarko I. Berakatz Zopa txapelketa "benetan giro ederrean ospatu" zela adierazi dute antolatzaileek, Eibarko Sareko ordezkariek (ikus argazki bilduma). 23 bikotek hartu zuten parte eta, esandakoaren arabera, "zopak zein baino zein hobeak izan ziren, epaileek ere lan ederra izan zuten". Zopa guztiak probatu eta gero, epaimahaiak lehen saria, 150 euro eta txapelak, Mario Barrutia eta Josean Alberdi "Goma"ri ematea erabaki zuen; 2. saria, 100 euro, Tomás Pernía eta Emi Aiastuik jaso zuten; eta 3. saria, 50 euro, Olaia eta Irati Gabirondo ahizpentzat izan zen.


imageimageimageimageimage
Eibarko Sareko ordezkarien berbetan, "bide batez, "StopDispertsioa / Ibon ETXERA!" kanpainako lehen ekimena zenez, Ibon Muñoaren egoeraren berri emateko aukera ere izan genuen.
Zorionak irabazleei eta mila esker partehartzailei eta ekimen hau aurrera ateratzen lagundu diguzuen guztiei.
Eta honako hau aurreratu nahi dizuegu: txapelketa hau geratzeko etorri dela, datorren urtean hobeto egiten saiatuko garela, eta gure hitza ematen dugu, Euskal preso guztiak etxera ekarri arte geuk antolatuko dugula. Giza eskubideak, konponbidea, bakea; horiek dira gure aldarri nagusiak eta horien mesedetan nahiko genukeena ahalik eta gutxien antolatzea litzateke. Gero gerokoak".