10.260 zenbakiari egokitu zaio …eta kitto!ren gabonetako otarra

0    Euskara, Gizartea 
Ana
10.260  zenbakiari  egokitu  zaio  …eta  kitto!ren  gabonetako  otarra
13 Abe
1:07

Gaur eguerdian zozketatu du …eta kitto! Euskara Elkarteak Gabonetako otarra, El Corte Inglesean: 2.000 euroko balioa duen saria 10.260 zenbakiari egokitu zaio. Irabazleak abenduaren 28ra arteko epea (egun hori barne) izango du …eta kitto!-ra deitu (943200918), idatzi (elkartea@etakitto.eus) edo joateko (Urkizu, 11 solairuartea).

Epe horren barruan saridunik agertuko ez balitz, lehen ordezkoak (7.984) jasoko luke saria abenduaren 29tik urtarrilaren 13ra. Badaezpada bigarren ordezkoa (2.769) eta hirugarren ordezkoa (4.202) ere atera dituzte.

 

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »